ABENDUAK 16-18 DICIEMBRE

Último fin de semana del año en Villa Mari. 
Hemos tenido lluvia y frío pero en cuadrilla se lleva bien el mal tiempo. 
Hemos estado en Tabakalera, viendo la noria de navidad y viendo teatro en Contadores. 
Además, hemos cocinado un rico bizcocho en casa y paseado por Sagues... ¿qué os parece?
!Nos vemos a la vuelta de las fiestas....!

LARUNABATA. Egunon kuadrila!!! Goizean esnatu eta gosari goxo baten ostean, apaindu eta kaleratu gera. Giroa ez da egokiena, baina kuadrilan gaudenez, ezin hobe gaude. Grosetik buelta bat eman dugu, eta ogia erosi ondoren, kafetegi batera sartu gera, tragoska bat hartzera. Tripa epeldu ondoren, beste zenbait enkargu egin ditugu; gabonetako postetarako kartulinak, apaingarriak…
Etxera joan eta Evak prestatzen digun bazkari goxoa jan da, deskantsurako unetxo bat hartu dugu. Albisteak eta pelikula bat ikusita, bi taldeetan banandu gara. Alde batetik, etxean geratu nahi ginenak, merendola bat prestatu dugu, eta eskulanetan jardun gara. Postetaz aparte, kategorizko bizkotxo bat ere egin dugu. A ze artistak garen!!! Besteak berriz, Contadores-era joan gera Antzezpen batzuk ikustera. Hauen arten, gure lagun bat antzezten baizuen eta. A ze paralgarak egin ditugun.
Gauza batekin eta bestearekin, eguna pasa zaigu. Etxean danok elkartu, eroso jantzi eta afaldu dugu. Postrez… High CategoryBizkotxo!!! Bihar arte danoi!!

IGANDEA. Egunon danoi!! Gaur giro hobegoa dagoela badirudi. Gosari goxo batekin indartu gara, eta apaindu ondoren, kaleratu gera. Gaurkoan, Tabakaleraruntz gerturatu gara. Bidean, eguberrietako merkatutik pasa gara. A ze panpoxadak ikusi ditugun!!!! Noriara ere gerturatu gara. Ibilian, euria hasi du eta Tabakaleran babestu gara. Bertako gune batzuk ikusi ditugu. Elegantea!!! Gauza bat eta beste, konturatzerako bazkalordua gainera etorri zaigu. Ogia erosi, eta etxeratu gara.
Bazkari goxo baten ondoren, deskantsutxo bat egin dugu.Arratsaldean berriz, bi taldetan banandu gara. Batzuk etxean lasai geratu gera epelean. Telebista ikusi, margotu, eta eskulanekin ederki pasa dugu. Beste batzuk berriz, kalera irten gara hankak luzatzera. Saguesen tragoska bat hartu eta etxera bueltatu gara.
Gauza bat eta beste, konturatzerako asteburua amaitu zaigu, baina nabarmen da ederki pasa dugula.
Bestebat arte!!!








No hay comentarios: