URTARRILAK 12-14 ENERO

¡Primer fin de semana del año en Villa Mari!

LARUNBATA. Egunon! Gaur goiz esnatu gara, eguna ondo aprobetxatzeko. Gosaldu eta danak prestatu ondoren villa mari ondon dagoen eskolara joan gara, bertan danborradaentsegua zuten eta, GORA DONOSTI!!! Bukatu dutenen furgonetan sartu eta Orio herrira abiatu gara. Orioko hondartza ondoan aparkatu dugu furgoneta eta handik pasia heman dugu , ze nolako lasaitasuna itsasoa begira….

Arratsaldean furgonetan berriz hondarribira joan gara, asko gustatzen zaigu herri hau eta. Pasaia polita eta lasai heman dugu eta gero nola ez zerbait bero bero hartzera joan gara… txokolate bero bat txurro batzuekin!! Mmmmm ze goxua!!! Gorputza berotu dugu, eta sabela bete dugu baita ere! Gero villa marira bueltatu gara afaltzeko eta gauean película bat ikusi dugu telebistan denon artean.

IGANDEA. Egunon berriz! Gaur lasaiago esnatu gara, igandea denez presarik gabe gosaldu dugu, dotore dotore jarri gara eta furgonetarekin Leaburu herrira joan gara. Leaburutik tolosaldeko bistak ezin hobeak eduki ditugu, leku zoragarria da. Bertako tabernara sartu gara hotz handia egiten duenez, tabernan goxo goxo egoteko.Han pote bat hartu dugu egunkaria irakurri eta gure arteko gauzak kontatzen. Eguerdian villa marira buelta eman dugu bazkaltzeko. Arratsaldean Amarara joan gara gure arteko azkeneko momentuak pasatzeko. Laister arte lagunak!!!!













No hay comentarios: