MAIATZAK 18-20 MAYO

¡Qué maravilla de fin de semana! Tiempo precioso para disfrutar de los paisajes de Donosti, y un plan especial que hemos disfrutado un montón gracias a unos queridos amigos...¿se puede pedir más?

LARUNBATA. Kaixo danoi!!! Goizean esnatu eta gosari goxo baten ondoren, apaindu eta kaleratu gara. A! ze nolako giro ederra egiten duen... Eguzkiaz aprobetsatuz, hondartza aldera jo dugu ttipi-ttapa. Ondoren, paseo berria hartu eta apaizen paseoa  egin dugu. Alde zaharrera iritsita, Bretxako zerbezerian tragoska bat hartu dugu. Hemendik, etxera joan gera eta furgoneta hartuz, Uliara joan gara bazkaltzera. A ze paraje ederrak!!
Bertan argazki batzuk atera ditugu. Eskulan bat egitea bururatu zaigu argazkiekin eta, tragoska bat hartuz eskulanari ekin diogu. Lan eta lan ginela, denbora aurrera egin digu eta konturatzerako etxeratzeko ordua gainera etorri zaigu. Gauzak jaso eta etxera joan gara afaltzera. Arropa erosoa jarrita, Evak prestatutako afari goxoaz disfrutatu dugu eta telebista ikusten jardun gera. Egun ederra baina bukatu zaigu!! Bihar arte!!

IGANDEA. Egun on danoi!!! Gaur ere eguzkia!!! Gosari ederra janda, kaleko arropa jantzi eta maletak prestatu ditugu. Denborarik galdu gabe, kaleratzeari ekin diogu, Boulevard aldera. Gaur Gautenako lagunek  marea urdina ospatzen baizuten. olatuei begira joan gera, udaletxeraino, eta behin bertan, beraien konpainiaz disfrutatu dugu!!! A ze giro ederra zegoen prestatutako karpan!!!! Tortilla eta txistorrazko pintxoa jan dugu. Paseotxoari ekin diogu, eta Itxasontzi museora joan gera. Bertan, bisita egin dugu eta bertako bitxikeriak ikusi ditugu!!! A ze historia utzi diguten gure aitzindariak!!!! izugarria!!! Gauza bat eta beste, etxeratzeko garaia iritsi zaigu. Bidetik ogia erosi eta bazkaltzera joan gera etxera. Deskantsatzen egon gera eta arratsaldean Saguesera joan gera hankak luzatzeko. Ondoren, Iñaki eta Aritzeri trenera lagundu diegu. Etxera joan behar gera iada!!!! bueno, beste izugarrizko asteburua!! hurren arte!!!!






 




 


      

   



     




1 comentario:

Maite dijo...

Ah! Ze talde polita! Egin duzuen eskulan hori ikusteko irrikitan nago!