EKAINAK 15-17JUNIO

Precioso fin de semana de junio en Villa Mari. Buenos paseos en buena compañía: por la concha, Sagues, Cristina Enea, Buen Pastor, Txofre,... 
Hasta la próxima!

LARUNBATA. Kaixo danoi!!! a ze nolako giroa egunsentian, gosari goxo batekin hasi dugu eguna, eta bakoitza bere kabuz, piskanaka piskanaka apaintzen joan gara kaleratzeko. Kuadrila polita elkartu garenez eta danon artean ondo moldatzen garenez, kaleratzerako, danak parrezka ginen. Denak prest geundela, paseatzen joan gera ttipi ttapa hondartzen ertzetik. A ze jende mordoa!!! Ezagunekin ere gurutzatu gera paseotxo hau egiten ari ginela. Kontxako paseoan zenbait artistak ikusi ditugu dantza eginez, abestuz edota margotuz.... Behin ibilaldia eginda, zerbait hartzeko intentzioz terraza batean eseri gara. Ogia erosi eta etxera joan gera bazkaltzeko. Horrelako buelta eginda, batzuk bazkal ostean siesta egin dugu, beste batzuk berriz lasai lasai telebista ikusten jardun gara.
Arratsaldean, palak hartu ditugu eta Saguesseko frontoira joan gera. Eguraldia izugarria egiten zuenez, arratsaldean, groseko paseotxotik buelta egitea bururatu zaigu, eta punta batettik bestera paseotxoz joan gara.  Behin saguesen, terraza batetan eseri eta meriendatu dugu. gauza batekin eta bestearekin, konturatzerako, ilundu digu eta etxeratu gara. Eroso jantzi, afari goxoa jan eta film bat ikusten amaitu dugu egunarekin.

IGANDEA. Egun on danoi!! gaur ere udarako egun polit bat dugu antzadanez!!!! gosari goxoa gosaldu ondoren, apaindu gara eta kalera irten gara. Kide batzuk goizetik agurtu ditugu, ekintza bat baizuten eta. oinez atera gera, eta grosetik ibiliz, Kristina Enearaino iritsi gera. A ze parke politta den!!! relajatu gaitu bertako belazeak ikustea eta bertako bideetatik paseatzeak. Buelta eginda eta bertako ahateak ikusita, zentrurako bidea hartu dugu. Buen Pastorko taberna batean hamaiketako aukera paregabea izan dugu, eta bertan exeri eta freskagarri bat hartu dugu. Joeee ederki egon gera berriketan!!! etxerako bidean ogia erosi eta bazkaltzera joan gera gure Vilara.
Bazkaldu eta telebista ikusten relax time hartu dugu!! Behin janaria jeitsita, gure kide bati trenera lagundu diogu eta Txofren kafetxo bat hartu dugu. Gustora geundela, konturatu gara ordua gainera etorri zaigula eta etxeratu gera.
Beste behin ere ederki pasatako asteburu paregabea!!! ondo izan kuadri!! aioooooo







No hay comentarios: