URRIAK 26-28 OCTUBRE

Este fin de semana ha llegado el frío a Donosti. 
Bien abrigados hemos salido de paseo, a tomar algo y a ver una exposición de super héroes. 
En casa también hemos estado a gusto cocinando crepes y viendo una película. 
¡Lo hemos pasado muy bien!
¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Larunbata ondo hasteko, gustura lo egin ondoren gosari indartsu bat hartu dugu. Eguraldi kaxkarra zegoela ikusita hemendik gertu buelta bat eman dugu hondartzara iritsi arte. Itsas ondotik paseatu dugu eta surfista pilo bat zegoela ikusi dugu. Hori bai olatu ikaragarriak!
Paseoaren ondoren merezitako hamaiketakoa hartzera joan gara Sagües aldera, bertan pote bat hartu eta patata goxo batzuk jan ditugu. Hori bai betekada!
Arratsaldean lasai-lasai pelikula bat ikusi eta gero, kalea irten gara haize pixka bat hartzera. Okendo liburutegira gerturatu gara bertan zegoen erakusketaz gozatzera, Super heroien ingurukoa zen. Pareta guztiak marrazkiz beteak zeuden! Erakusketa ikusita, beste paseotxo bat eman dugu Groseko kaleetatik barrena eta pote goxo bat hartzera joan gara. Etxerako bidean ozta-ozta euriak harrapatu gaitu, baina etxera busti gabe iristea lortu dugu! Eskerrak!

IGANDEA. Asteburu honetan ordu aldaketa zegoela… Ordu bete gehiago lo egin dugu! Ze gustura ordu betetxo hori ohean goxo goxo! Gosaltzera jaiki eta kalera irten gara igandeaz disfrutatzera. Pote bat hartu dugu raba eta patata batzuekin batera eta gero itsaso aldera gerturatu gara. Hondartzan haize handia ari zuen eta kometa oso originalak ikusi ditugu hegan.
Arratsaldean etxean lasai-lasai pelikula bat ikusten eta merienda goxo bat hartzen gelditu gara.
Argiñano bezala ibili gara Villa Mariko sukaldean eta krepak egin ditugu merendatzeko, hotzari agur esan eta bero-bero egoteko. Nola nabaritzen den negua gerturatzen ari dela…!!!













No hay comentarios: