AZAROAK 16-18 NOVIEMBRE

Este finde hemos aprovechado para dar buenos paseos: por la playa de la Zurriola de Gros, por el parque de Ametzagaña en Intxaurrondo, por San Juan.... 
Hemos estado muy a gusto, hemos descansado y también nos hemos reido un montón!

LARUNBATA. Egun on danoi!!! goizean esnatu eta leihotik sekulako eguraldia ikusten zenez, gosari indartsu baten ondoren, apaindu eta kaleratu gara. Ibiltzeko gogoz ginenez, Vila Maritik irten gera, Groseko kosta gurutzatuz, paseo berrira iritsi arte. Bertan, gustora ginenez, erabaki dugu, alde zaharrera joatea, portutik pasaz, beraz, pasealeku berritik beste saiotxo txiki bat egin dugu. Joeee a ze parajeak dituen gure Donostia maiteak!! Bueltaxka eginda, zerbait hartzera gelditu gara taberna batean. kontu kontari izan gera, eta jabetu garenerako bazkal ordua iritsi zaigu. Piskanaka etxeruntz joan gera, eta bidean ogia erosi dugu. Behin bazkalduta, relaxerako momentutxo bat hartu dugu.
Arratsaldean, autobusa hartu dugu, eta Intxaurrondora joan gera. Ametzagaina parkera joan gera bueltaxka egitera. Polita benetan!! ttipi- ttapa itzulia egin dugu, eta aldamenean dagoen sagastieder plazara joan gera indarrak berreskuratzera. Denboratxo bat deskantsatuta, etxera oinez bueltatu gera. Iristean, eroso jantzi, afaldu eta egongelan elkartu gera, pelikula bat ikustera, eta piskanaka oheratzen joan gera!!! izugarrizko eguna gaurkoan ere!!! bihar arte familia!!!!

IGANDEA. Goizean esnatu eta gosari goxo baten ondoren, apaindu gara eta norberak bere maleta prestatu du. Behin denak prest geundela, kaleratu gera. Autobusa hartu eta Donibane San Juanera joan gera. Gaur atzoko eguraldiarekin alderatuta, freskoago egiten du, baina gu umore berdinean gaudenez, barre algaraka egin dugu Donibanetik bueltaxka. Sekulako pasealekua dago herri honetan, eta giro ederra. Gaurkoan, arrantza txapelketa zegoen, etta hauei animatzen engon gera ere. Paseotxoa eginda, herriko plazako taberna batean, pote bat hartu dugu. Gauza bat eta veste, bazkal ordua gainera bota zaigu, eta ogia erosiz, etxeratu gara.

Bazkaldu eta Harry Potter pelikula ipini dugu, lasai lasai sofan egoteko. Horrenbeste ibili, relax momentua ere ondo etorri baizaigu eta. Arratsalde erdialdean, zerbait hartzera joan gera, eta etxera bueltatu gara, norbera bere etxera joateko.

Ederra asteburua!!! hurrengoan ere elkar izango gera!!!!











No hay comentarios: