URTARRILAK 10-12 ENERO

Primer fin de semana del año 2020 en Villa Mari!
En un ambiente de amigos hemos dado buenos paseos por Donosti: Parte vieja, Urgull, paseo del Aquiarium, Buen Pastor,... 
¡Hasta pronto!

LARUNBATA.  Primerako eguraldia irten zaigu eta Donostian paseatuz disfrutatu dugu. Larunbat goizean ondo-ondo gosaldu ondoren pasealeku berritik Aquariumeraño joan gara tipi tapa. Alde zaharrean pintxo bat eta freskagarri bat hartu eta gero Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Arratsaldean sofan apurtxo bat deskantsatu ondoren, Artzai Onaren eliza aldera joan gara denok. Esne bero-beroa hartu dugu kafetegi batean eta 19:0aldera Villa Marira etorri gara afaltzera. Afal ostean “Los dos Papas” izeneko pelikula ikusi dugu eta bakoitzza bere erritmora oheratu gara.
Bihar arte!!
IGANDEA. Igandea ere sekulako eguraldiarekin esnatu gara eta Urgull mendira joan gara oinez. Alde zaharretik igi gara eta ondoren beste aldetik bueltatu. A ze paseo polita gaurkoa ere. 5 bat kilometro egin ditugu eta neka-neka eginda iritsi gara Villa Marira.
Gaur makarroiak jan ditugu eta ondoren batzuk ohean eta beste batzuk sofan siesta egin dugu.
Lokuluxka ondoren Tolosa aldekoei trenera lagundu diegu eta besteak etxera joateko maletak egiten geratu dira.
Hurrengorarte lagunok!










No hay comentarios: