Zarautz el sábado, Hondarribi el domingo.
Y también hemos estado en Tabakalera y por el barrio de Gros.
Hasta la próxima!
LARUNBATA. Egun on danoi! A ze eguraldia, udara dirudi!!!! Behin gosalduta apaindu gara eta kaleratzeko txukun txukun jantzi gera. Denon artean erabaki dugu Zarautzera joatea. Astean zehar egondako olatuen ondorioak ikusi nahi genituen eta.
Furgoneta hartu eta Zarautzera joan gera. Malekoietik bueltaxka egin dugu alde batetik bestera; itsasoaren soinua, eguzkia eta haize goxoarekin ederki egin dugu ibilaldia. Behin itzulia eginda, taberna batean hartu dugu lekua hamaiketako eder bat hartzeko. Kontu kontari egon gera tragoxka hartzen genuen bitartean. Etxeratzeko bidea hartu dugunean, ogia erosi dugu eta etxeratu gera bazkaltzeko.
Arratsaldean, siestatxo bat egin ondoren, Donostitik bueltatxo bat egitea adostu dugu. Tabakaleraruntz joan gera oinez. hizketan, gure gustoko gauzak kontatuz eta hauen artean sukaldatzea irten da, beraz sukaldatu behar genuela erabaki dugu. Tabakaleran pote bat hartu eta goiko bistak ikusten egon gera. Iuntzea ikusi dugu eta donostiko auzo ezberdinetan fijatu gara. Itzultzerakoan, denbada batetan gelditu eta postrea egiteko osagaiak erosi ditugu.
Behin etxean, eroso jantzi eta gazta-tarta prestatzen hasi gera. Talde ezberdinetan banandu gera zereginak banantzeko eta denak parte hartzeko.
A ze itsura hartu duena… Behin bukatuta afaldu eta telebista ikusten jarri gera. Piskanaka piskanaka oheratzen joan gera. Bihar arte danoi!!!
IGANDEA. Esnatu eta gaurkoan ere izugarrizko giroa!!! Gosari goxoa hartu eta apaindu gera. Behin maletak prestatuta, kaleratu gera furgonetaz. Hondarribiko portura joan gera. Sekulako jende mordoa ikusi dugu, baita gure ezagun batzuk ere... Denetatik izaten ari gera asteburu honetan… ttipi ttapa portutik egin dugu itzulia. Bertako taberna batean igandeko bermuta hartu dugu. Gauza bat eta beste, etxeratzeko ordua iritsi zaigu. Ogia erosi eta etxera etorri gera.
Behin bazkalduta, gure gazta tarta dastatzeko garaia iritsi da..!!!! I Z U G A R R I A !!! a ze nolako chef-ak eginak gauden.
sofan siesta txiki bat egin eta arratsaldeko azken orduan aprobetsatu ahal izateko, grosetik buelta bat emateko kaleratu gera. bueltaxka bat egin eta konturatzerako etxera joateko ordua gainera etorri zaigu.
Ederki pasa dugu asteburu honetan!! Ondo segi eta hurrenarte!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario