LARUNBATA. Goizean goizetik gosari goxo batekin indarrak hartuta Zarautzera abiatu gara egualdiaz gozatzera. Malekoetik paseotxo eder bat eman eta herriko kaleetatik ibili gara. Eguraldi paregabea terraza batean exeri eta pote eta pixtxo goxo batzuk hartzeko.
Arratsaldean batzuk partxisean jokatzen ibili gara eta beste batzuk siesta txiki bat hartzen. Baina bostetako jada kalean, Kaldereroen bila. Katalunia plazan aurkitu ditugu eta beraiekin joan gara Txofre plazara arte, han musika eta banda polit bat genuen zai, aprobetxatu eta pote bat hartu dugu musika entzuten.
IGANDEA. Gaur ere, egualdi paregabea paseatzeko, gosaldu, dotore jarri eta Hondarribira joan gara. Lehenengo arrantza-portura hurbildu gara, bistetaz disfrutatu, paseo txiki bat eman eta herrira joan gara San Pedro kaleko girora. Bertako terraza batean exeri, eta eguzkitan pote bat hartu dugu. Gero etxera bueltatu gara bazkaltzera. Bazkaldu ondoren batzuk siesta txiki bat egin dute, beste batzuk ordea, partxisean ibili gara eta pelikula bat ikusi dugu.
Arratsaldean Donostitik ibili gara, Grosetik paseo bat eman eta asteburuari agur bero bat emateko pote goxo bat hartu dugu.
Gustora ibili gara VillaMarin asteburu honetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario