Este fin de semana de octubre hemos intentado hacer planes al aire libre y conocer cosas nuevas. Hemos estado en Chillida Leku, paseando por Orio y en el museo de la madera de Zegama. ¡Hasta la próxima!
LARUNBATA. Larunbat goizean oso eguraldi ederra irten zitzaigun, hau aprobetxatuz Chillida Lekura joan gara furgonetaz. Eduardoren erakustokian bere eskulturez eta naturaz disfrutatzeko aukera izan dugu. Asko gustatu zaigu lekua eta piknika egiteko parada ere egin dugu.
Bazkaltzera Villa Marira etorri gara, gaur bainak eta oilaskoa jan ditugu.
Arratsaldean telebista pixka bat ikusi eta lokuluxka txiki bat egin eta kafetxo bat hartu ondoren, Orioko espigoira joan gara paseotxo bat ematera.
Gauean afal ostean "bebe jefazo" pelikula ikusi genuen eta bakoitza bere erritmora oheruntz joan ginen.
IGANDEA. Gaur ondo deskantsatuta jaiki gara, ordubete gehiago izan bait dugu lotarako.
Gaurkoan eguraldiak ez digu asko lagundu baina gu ez gara kikildu. Ondo ondo gosaldu, dutxa eder bat hartu eta furgonetaz Zegamara joan gara. Bertan, Aizkorriko ataria izeneko interpretazio zentrua ezagutu dugu lehenego. Anduetza izeneko baserrian dago kokatua eta Aizkorri Aratz parke naturaleko sarreran aurkitzen da. Bisita gidatu bat hartu dugu eta zuhaitz eta egur klase desberdinen inguruan asko irakatsi digute.
Hemendik irten eta gero Zegaman bueltatxo bat eman dugu eta hamaiketakoa egin ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Arratsaldean pelikulatxo bat ikusi dugu telebistan ,merienda txiki bat egin dugu eta berehala familiartekoak etorri dira gure bila.
Laister arte lagunok!
No hay comentarios:
Publicar un comentario