URRIAK 10-12 OCTUBRE

Le damos la bienvenida al mes de octubre en Villa Mari. 

Nos habíamos preparado para un puente lluvioso y hemos aprovechado bien los descansos que nos ha dado la lluvia. 

Hemos paseado por Orio, por el Kursaal, por HOndarribi y por el parque de Ametzagaña. 

Hasta pronto!

Larunbat goizean Oriora gerturatu gara, herriaren sarreran laga dugu furgoneta eta ibaiari jarraituz hondartzaraino egin dugu paseoa!! Ederra benetan. Hondartza ondoko terraza batean indarrak hartu eta berriro bueltan herri barrutik furgonetara iritsi gara.

Eguraldiak  ederki lagundu digu goiz honetan, aire libreaz disfrutatzeko aukera izan dugu. 

Bazkal ostean, lehiotik begiratu eta ateri dagoela ikustean, hor goaz berriro paseora. Oraingo honetan Kursal aldera gerturatu gara eta bertan elatutxo bat jateko aprobetxatu dugu. Azkena izango ote da? Arratsaldean ere eguraldiak lagundu digu eta gustora amaitu dugu eguna.



Igandean berriz, Hondarribira gerturatu gara. Hemen ere paseo ederra egin dugu benetan... portuan indarrak hartu eta berriro bueltan etxera bazkaltzera. Arratsaldean, etxean prestatu dugu zinema " El niño que domó el viento" pelikula ikusiaz pasa dugularik.

Astelehena, Intxaurrondoko Ametsagaina parkea ezagutzera gerturatu gara. Aukera ederra da etxe ondoko parke hau paseorako. Ez degu guztia ezagutzerko betarik izan, bainan izango dugu... datorren egunetan!! 




Ederki pasa dugu zubia Atseden zaleok... hurrengorarte!!



No hay comentarios: