AZAROAK 20-22 NOVIEMBRE

Fin de semana de frío y sol, se nota que ya estamos entrando en el invierno...

LARUNBATA. A ze eguraldi ona, baina fresko gaurkoan. Gosariarekin indarrak hartu ondoren Aquariumera joan gara! Denetik zegoen, Lupina, Antxoak, era guztietako moluskoak, eta baita olagarro bat ere!! Marrazoak, balearen hezurrak eta mota guztietako itsasontziak ikusi ditugu. Gero batzuk forgonetan eta beste batzuk paseoan itzuli gara Villa Marira! Hamaiktako eder bat jan dugu, salda eta tortila!! zein goxoak zeuden! Bazkaldu ondoren pelikula bat ikusten egon gara "Un espia y medio". Gero Saguesera jon gara eta bertan eguzkiaren azken argi izpiak ikusi ditugu. Gero Villa Marin mango batidoa eta Joxeren urtebetetzea ospatzeko pastak jan ditugu! Zorionak Joxe!! Afaldu ordua irtsi baino lehen "Bajo en el mismo techo" pelikula ikusi dugu eta afaldu ondoren el club de los quebrantahuesos pelikula ikusten gelditu gara batzuk.

IGANDEA. Gaur ere eguraldi bikainarekin esnatu gara! Ametzagaina parkera joan gara goiz pasa. Han mokadutxo bat jan dugu. Goiza paseoan igaro ondoren Villa Marira itzuli gara. Bazkaldu ondoren siesta txiki baten ondoren Zurriola ondartzara gerturatu gara. Batzuk Itsasertzean paseoan hankak bustiz ibili gara beste batzuk ordea espigoitik ibili gara aurrer eta atzera. 

Eguraldi bikaineko asteburua igaro dugu! Ongi izan eta beste bat arte!!

















No hay comentarios: