OTSAILAK 19-21 FEBRERO

Este fin de semana nos hemos vuelto a juntar el Atseden. 

El sábado por la mañana estuvimos por Astigarrara y Orio, ¡menudo viento! Por la tarde, paseo por la Zurriola y tomamos unos churros.

El domingo por la mañana paseo y almuerzo por San Juan , por la tarde, descansamos en casa y llega rápido la hora de llegar a casa.

¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Gaur goizean ondo ondo gosaldu ondoren furgonetaz Astigarragara joan gara Santiagomendi inguruan paseotxo bat egiteko asmoz. Ermita inguruan bueltatxo bat eman dugu baina ezin izan dugu buelta handirik eman, izugarrizko haizea bait zegoen. Hau dela eta Oriora joatea erabaki dugu. Bertan ibai ondotik paseo ederra eman dugu, giro epelagoa egin digu eta hamiketako txki bat egin eta gero Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean, lokuluxka txiki bat egin dugu eta 17;30ak inguruan Zurriola aldera joan gara izozki bat jateko asmotan. Hondartzatik paseotxo bat eman dugu eta izozki dendan egundoki ilara zegoela ikusita txurro batzuk jatea pentsatu dugu. 

Ilunduta iritsi gara etxera. Pijama jantzi dugu eta afal ostean pelikula bat ikusten hasi garen arren ez dugu bukatu, denok neka neka eginda oheratu gara. 

Bihar arte lagunok.

IGANDEA. Gaur, bakoitza bere erritmora esnatzen joan da, dutxatu eta ederki gosaldu ondoren furgonetaz Pasai Donibanera joan gara paseotxo bat ematera. Oso giro ona atera du eta oinez ibili ondoren sandwich bat zumito batekin hartu ditugu.

Arratsaldean telebista pixka bat ikusi ondoren etxerako maletak prestatu, kide bati trenera lagundu eta etxera joateko ordua iritsi zaigu, 

Hurrengo asterarte lagunok. 










No hay comentarios: