MARTXOAK 19-21 MARZO

Hemos pasado este puente de San José en Villa Mari. Aunque el viernes empezamos con mal tiempo, después ha ido mejorando... Hemos estado en Zarautz, Azkoitia, Getaria... Hemos ido al cine, a Tabakalera, y al museo Balenciaga. ¿Qué os parece?

OSTIRALA. Gaur Aitaren egunean elkartu gara, Villa Marin goizeko 11etan. Eguraldi eskasarekin hasi dugu asteburua baina gu ez gara etxean geratu. Zarautzera joan gara paseotxo bat ematera goiz aldean eta gero Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Makarroiak txanpiekin jan ondoren apurtxo bat deskantsatu dugu eta Principera joan gara "Raya y el último dragon" ikustera oso pelikula entretenitua izan da. 19:00ak inguruan bukatu daeta tipi tapa berriro Villa Marira etorri gara. Gauean afaldu ondoren telebistako pelikula bat ikusi dugu eta ohera joan gara bakoitza bere erritmora. 

LARUNBATA. Gaurkoan eguzkiak irten du Donostian , baina eguraldi hotza. Goizan ondo-ondo gosaldu eta Izarraitz mendigunera joan gara bueltatxo bat ematera. Izarraitz Urola eta Deba beheko inguruan aurkitzen da eta bertan ibilibide desberdinak egin daitezke. Guk, Atxuri izeneko nekazal turismora egin du buelta txiki bat. Ondoren Madariaga auzoan jan dugu hamaiketakoa. 

Gaur 15retan bazkaldu dugu eta lokuluxkatxo bat egin ondoren Frantziako pasealeku aldetik, txurro bana jan eta Tabakalerara joan ginen bertako balkoiko bistak ikustera. Gauean goxo-goxo afaldu eta pelikula bat ikusi ondoren oheruntz joan gara. Bihar artee lagunok!

IGANDEA. Gaur eguzki eguraldi epelxeagoarekin esnatu gara. Gosaldu eta gure superforgonetarekin Getariaira jon gara, Balenciaga museoa ikustera. Asko gustatu zaigu, bai lekua eta baita Balenciagak diseñatutako  jantzi, beroki... Balenciaaraen bizitzaz pixka bat gehiago ezagutu dugu. Gero kanpoan hamaiketakotxo bat egin dugu eta ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean deskantsatu ondoren paseotxo bat egitera joan gara Gros ingurura. Hurrengorarte lagunok.










No hay comentarios: