Ete fin de semana del día del trabajador y del día de la madre lo hemos pasado muy bien en Villa Mari dando buenos paseos por Donosti. ¡Hasta la próxima!
MAIATZAK 1. Gaur, langileen egunean hemen gaude Villa Marin ondo pasatzeko gogoz. Gaur goizean ondo ondo gosaldu ondoren, nahiz eta eguraldiak ez lagundu gu Antiguoraino joan gara oinez, a ze buelta ederra egin duguna!. Bueltan freskagarri bat hartu dugu eta Villa Marira gosez iritsi gara.
Bazkaldu egin dugu, lokuluxkatxo bat egin eta arratsaldean Paseo berri aldera joan gara tipi-tapa. Bueltan etxean batido batzuk hartu ditugu eta afari goxo goxoa jan ondoren telebistako programa bat ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora joan da oheruntz.
Bihar arte lagunook!!
MAIATZAK 2. Amaren egun honetan, eguraldi polita irten digu, Gosaldu eta dotore prestatu ondoren furgonetan paseo berrira joan gara. Bertatik Urgull mendira igo gara poliki-poliki. Bista eta paseo ederrak ikusi ditugu, asko disfrutatu dugu eta piknik txiki bat egin ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Berdura lasaña jan dugu eta neka-neka eginda siestaxo bat egin dugu batzuk salan eta beste batzuk logelan.
Arratsadean maletak itxi, bueltatxo bat egin eta terrazan txokolatada egin dugu Fatimak (Mikelen ama) ekarri zizkigun pastekin. Zorionak ama guztioi! Onenak zarete!!!
Hurrengorarte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario