MAITZAK 21-23 MAYO

Este finde hemos tenido compañeros nuevos que venían por primera vez a Villa Mari. Hemos estado muy a gusto. Hemos visitado el Aquarium y hemos paseado por el Antiguo y por Orio. 

Ah! y el sábado vimos Eurovision😉.

Hasta la próxima!

LARUNBATA. Alai eta pozik jaiki eta prestatu ostean, gustora gosaldu eta paseo bat emanaz, Aquariumera joan ginen. Bertan, marrazo, itsas- izar, itsas-zaldi zein beste hainbat arrain ezberdin ikusi eta ezagututa, etxera buelta eman genuen berriz ere paseoan. Bazkaldu, siestan indarrak errekuperatu eta berriz ere etxetik irten ginen arratsaldean, oraingoan furgoneta hartuta antiguorantz. Ondarretako hondartzan paseo bat eman eta eguraldi onaz gozatuta, bertako terraza batean eseri ginen zerbait hartzera eguzkitan. Berriz furgonetan sartu eta afaltzeko pizza prestau genuen etxean. Afal ostean Eurovision ikusi eta ohera!!

IGANDEA. Eguraldi apartak lagunduta, gosaldu eta prestatutakoan, Oriorantz egin dugu bidaia. Paseoan joan gara hondartzaraino eta han ahateei janaria eman diegun bitartean, guk ere gure hamarretakoa egin dugu zuhaitz azpian, eraman ditugun sandwitxak janaz. Buelta egin dugu bazkal- ordurako.

















2 comentarios:

Félix Lucas dijo...

Ze politaaaaaaaaa💜💜💜💜

Unknown dijo...

Geniales!