EKAINAK 4-6 JUNIO

Kaixo! ¡Qué bien lo hemos pasado este fin de semana en Villa Mari!. El sábado estuvimos en Zarautz por la mañana  por la tarde por la Zurriola. El domingo, fuimos a Orio por la mañanay por la tardes paseamos por Sagues. ¡La próxima más y mejor!

LARUNBATA. Gaur goizean bakoitza bere erritmora jaiki da. Ondo gosaldu eta prestatu ostean, falta ziren kideen zain egon eta Zarautz aldera atera gara furgonetan. 

Zarautzen, malekoian paseatu dugu eguraldia aprobetxatuz eta gero Karlos Argiñanoren jatetxeko terrazan zerbait hartu dugu. Oso gustora ibili gara!

Arratsaldean aldiz, Okendoko kulturguneko erakusketa ikusten izan gara. Ondoren, Zurriolan paseotxo bat eman ostean, hondartzara jetxi eta ur-ertzean ere ibili gara paseatzen, hankak bustitzen genituen bitartean. 

Afaltzera joan aurretik, Katalunia plazan helatu bana jan dugu. 

IGANDEA. Goizean, lasai-lasai esnatu, bapo gosaldu eta Oriora abiatu gara. Gaurkoan Orioko brankadan paseatu dugu eta ondoren Aiako merendero batera joan gara hamaiketakoa jatera. 

Villa Marin bazkaldu ondoren, atseden pixka bat hartu eta arratsaldean Saguesera joan gara hankak luzatu eta eguraldia aprobetxatzeko asmoz. Handik Villa Marira iritsi garenerako etxera joateko ordua zen...

Primeran pasa dugu asteburua!! Hurrengoan, gehiago eta hobeto!

















No hay comentarios: