Este finde no hemos parado... Zarautz, Concha, Antiguo, Zumaia.... y también hemos aprovechado el jardín de Villa Mari para comer al aire libre. ¡Hasta la próxima!
LARUNBATA. Goizean jaiki, dutxa hartu, elkarrekin gosaldu eta eguraldi eguzkitsua aprobetxatzeko gogoz, etxetik irten gara furgoneta hartuta. Zarautzera egin dugu bidaia! Hondartzan marea baxua harrapatuta eta jende gutxi dabilela oraindik aprobetxatuz, paseo luze bat eman dugu ur- ertzetik. Bueltan, sandwitx bana zumito batekin Azpi- ko merenderoan hartu eta Villa Marira egin dugu buelta bazkal orduan. Arratsaldean, Antiguo inguruan buelta bat eman dugu, boulevardean izozkia jan eta paseoan berriz ere etxera egin dugu afaltzera. Afaldu, "Es por tu bien" pelikula ikusi eta lotara joan gara guztiok.
IGANDEA. Ondo deskantsatuta eta indar berrituta jaiki ostean, berriz ere dutxatu, gosaldu eta furgoneta hartuta, kostaldetik Zumaiako Askizu auzora joan gara. Bertako paisaiez disfrutatu eta paseo bat eman dugu naturan. Merenderoan freskagarri bat kalamarrekin jatera eseri eta lasai lasai Villa Marira bueltatu gara bazkaltzera gero. Guztia jaso eta elkarrekin meriendatu dugu asteburuari bukaera on bat emanaz. Astean Eguzkiñeren urtebetetzea izan baita eta trentza bat ekarri du guztiok batera jan eta bere urtebetetzea ospatzeko. Primeran ibili gara asteburu guztian zehar! Hurren arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario