Fin de semana bien abrigados disfrutando del mar: Orio, Gros, Sagues, Aquarium,...
¡Hasta pronto!
LARUNBATA. Larunbat goizean goiz jaiki eta lasai gosaldu ostean, euririk egiten ez zuela aprobetxatuz, Oriora joan gara Furgonetan. Itsas- ertzean paseo eder bat eman dugu eta zerbait hartzera eseri gara Hondartzako pasealekuan. Eguerdi parterako etxera itzuli eta elkarrekin bazkaldu dugu. Mahai- joku, film eta siestatxoa botata, indarrak berreskuratu ditugunean, Grosetik buelta bat ematera irten gara, Sagues ingurura joanaz oinez. Iluntzerako bueltatu gara VIlla Marira, afaltzeko ordurako. Beraz, afaldu, film bat aukeratu telebistan ikusteko eta ohera joan gara biharko indar- berrituta egoteko.
IGANDEA. Eguraldi euritsua dugula esnatu gara igande goizean, baina dutxatu, maletak prestatu eta gosalduta, etxetik irten gara Acuariumera joanaz. Marrazoak, mota guztietako arrainak, itsasoko- zaldiak...-ekin disfrutatuta, etxera egin dugu bazkaltzera. Guztia prest utzi eta bakoitza bere etxera joan aurretik, buelta txiki bat emateko aprobetxatu dugu eta agur gisa, zerbait hartzen geratu gara alboko hotelean.
Primeran ibili gara, asteburua gustura aprobetxatuz,
Hurren arte!!
1 comentario:
Que barbaridad!! Que bonitas las fotos. Un abrazo
Publicar un comentario