Hemos pasado este fin de semana de respiro en Eibar. Hemos aprovechado para hacer muchos planes: día de la txistorra en Eibar, paseo por la presa de Usako en Oñati, comida en la sociedad, castañas asadas, Mercado de Azkoitia, euskal dantza,...¡Muy a gusto! Hasta pronto!
Larunbatean eguraldi eguzkitsuarekin esnatu Gara, ze poza! Beraz dutxatu, elkarrekin gosaldu eta Eibartik paseo bat ematera irten gara; San Andresak datozela eta, larunbatean txistorra eguna ospatzen baita Eibarren. Herriko giroa ikusi beraz, paseo bat eman eta furgonetan sartuta, Oñatirantz egin dugu. Usakoko presa ezagutu dugu eta Araotzerantz hurbildu gara gero, bertako elkartean hamaiketakoa egin eta bazkaltzeko. Goxo goxo eta lasai egon gara bazkaltzen, arroz ensalada eta oilasko bularkiak pistorekin jan ditugu bazkaritarako. Arratsaldean gaztaina jana izan dugu auzoan. Oso gustura egon gara, danbolineko gaztaina erreak jaten. Iluntzerako Eibarrera egin dugu berriz, afaldu, telebista pixka bat ikusi eta lotara joan gara bihar indarberrituta esnatzeko berriz.
Igandean ere eguraldi alaiarekin jaiki gara eta gaurkoan Azkoitirantz egin dugu furgonetan. Merkatua zegoen plazan, barazki, fruta, gazta, eskulan etab. Ikusi eta ogi eder bat erosi dugu. Paseo bat eman dugu herrian zehar, Euskal dantzek alaitutako giroaz disfrutau eta terraza batean eseri gara zerbait hartu eta patata batzuk pikatzera. Eguerdirako Eibarko etxera egin dugu berriz, postrerako krema eta kakaozko trentza bat hartuta asteburua agurtzeko. Ze ongi ibili garen, hurren arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario