URTARRILAK 20-22 ENERO

Kaixo! El viernes cuando llegamos a Villa Mari era el día de San Sebastián y pudimos disfrutar del ambiente de la tamborrada. El resto del fin de semana hemos buscado planes para combatir el frío: Paseos bien arigados, chocolate caliente, peli en casa,... ¡Lo hemos pasado muy bien!

LARUNBATA. Gaur hotz izugarriarekin esnatu gara. Dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta tipi-tapa irten gara Zurriola aldera bueltaxoa ematera. Pote bat ere hartu dugu gorputza berotzeko. Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean pixkat deskantsatu eta gero, batzuk furgonetan eta beste batzuk oinez alde zaharrera joan gara, txokolatea beroa eta txurroak jatera. A ze jendetza!!! 20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Hook" pelikula ikusi eta ohera joan gara. Gabon pasa, bihar arte.

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu gara, baina izugarrizko hotzarekin. Paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Denak batera tipi - tapa villa mari ondoko Hotelera joan gara freskagarri bat edatera. Ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean villa marin geratu gara denak batera lasai lasai pelikula bat ikusten. Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Beste bat arte! Ondo izan!










No hay comentarios: