Este finde nos hemos juntado en Villa Mari los más jóvenes. Lo hemos pasado muy bien. El sábado: Paseo por la Zurriola, Plaza Gipuzkoa, Cine película de "El gato con botas". El domingo: estuvimos en el parque Txirrita de Rentería, que nos encanta (no hay que dejar de jugar aunque nos hagamos mayores) y por la tarde merendola y juegos de balón en el jardín.
Kide berriak etorri dira asteburuan! elkar ezagutzeko egun politak pasa ditugu batera!! Larunbata eguraldi eguzkitsuarekin hasi genuen, tenperatura fresko baina egun argiaz, zeinen ongi! Ohetik altxa, dutxatu, elkarrekin gosaldu eta kalera irten ginen beraz egunaz gozatzera. Paseo ederra eman genuen eguzkipean Zurriola hondartzatik eta Gipuzkoa plazara hurbildu ginen eguerdi aurretik ibilian. Bertan aurreko gauean sobratutako ogia eman genien txori eta zisneei eta hamaiketakoa egiteko aprobetxatu genuen txoko polit hori. Eguerdirako gosea eginez berriz, paseoan Villa Marira bazkaltzera joan ginen, pixka bat deskantsatu eta Principe zinemara joan ginen arratsaldean "El gato con botas" filmaikustera, oso entretenituta eta gustura egon gara guztiok.
Igandea da gaur eta furgoneta hartuta Donostitik aldentzeko aprobetxatu dugu goiza. Errenterian dagoen parke batetara hurbildu gara, Txirrita parkera, a ze paradisua! Pila bat disfrutatu dugu! Eguerdirako bazkaltzera egin dugu Villa Marira eta arratsaldean, asteburua agurtzeko, merendola txiki bat prestatu dugu!
Zeinen ongi ibili garen, hurren arte!!
1 comentario:
Que felicidad
Qué bonito verles tan contentos
Publicar un comentario