OTSAILAK 24-26 FEBRERO

 ¡Kaixo! ¡No hemos parado este finde! El sábado: Paseo por Zarautz, Iñurritza, Carnavales de Trintxerpe, y partido de la Real por la tele. El domigno: Paseo por Hondarribi y por Gros. ¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Gaurko egun honetan ondo-ondo gosalduta irten gara furgonetan ZarautzeraIñurritza inguruko paseoa egin dugu, eguraldia ederra oinez ibiltzeko. Aperitibo bat jan dugu eta 14:00aldera  Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Bazkal ostean pixka bat deskantsatu dugu eta ondoren Trintxerpeko iñauterietara joan gara. Oraindik mozorro festa bukatzeko gogorik gabe gaudenez, buruan zerbait ipini dugu eta festara joan gara. Karroza, dantza eta karnabalak ikusi eta parte hartu ondoren, tragotxo bat hartu dugu eta ondoren afaltzera Villa Marira etorri gara. 

Gauean Errealaren partidua ikusi dugu telebistan eskuan palomita batzuk genezkala eta ondoren bakoitza bere erritmora oheratu gara. Bihar arteee lagunoook!!!

IGANDEA. Otsaileko azken igande honetan haize hotzarekin esnatu gara, gu ordea ez gara kikildu eta apain-apain prestatu ondoren Hondarrabira joan gara goiz pasa. Paseo polit bat eman dugu, itsaoa eta haizeaz gozatu dugu eta Villa Marira etorri gara epeletan sartzera. 

Bazkal ostean, lokuluxka bat egin dugu eta ondoren bueltatxo bat egin dugu eta Grosera joan gara pote bat hartzera. 18:30 inguruan Villa Marira etorri gara, etxera joateko ordua iritsi bait zaigu. 

Hurrengorarte!!!



















No hay comentarios: