MARTXOAK 17-19 MARZO

¡Finde en Eibar! Asteburu honetan Eibarrera etorri  gara eta ostiralean tragotxo bat hartuaz Eibarreko giroa ikusi dugu. 

LARUNBATA. Gaur goizen eguraldi politarekin esnatu gara eta Debako hondartza ingurura joan gara. Bertan kide berri batekin elkartu gara eta bera Debakoa izanik bueltatxo bat gomendatu digu eta freskagarri bat hartzeko parada ere egin dugu. 

Handik Azkoitiako elkartera joan gara bazkaltzera, kartetan jolastu dugu eta ondoren bueltatxo bat ematera joan gara. 

Gauean goxo goxo afaldu dugu eta ondoren ETB1eko kantuen kontzertua ikusita ohera joan gara. 

IGANDEA. Neguko azken igande hoentan eguraldi eskas xamarrarekin esantu garen arren, Elorriora joan gara goiz pasa. A ze herri ederra, harrizko jauregi, eliza... ikusi ditugu, tragotxo bat raba batzuekin jan ditugu eta gero pisura etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean lokuluxkatxo bat eta LA1ko pelikula bat ikusi ostean kalera irten gara kafetxo bat hartzera.

Hurrengorarte lagunook!!











No hay comentarios: