EKAINAK 9-11 JUNIO

Kaixo, ¡estupendo fin de semana! El sábado lo pasamos en grande en la comida de zona de Tolosaldea en Amasa. El domingo fuimos a Hondarribi a disfrutar de un paseo por el mar y tomar el aperitivo. Y por la tarde, nos despedimos tomando algo en el hotel Bidaia de Ategorrieta.

Larunbatean giro ederra zegoela aprobetxatuz, Villabonara joan ginen bueltatxo bat ematera, ondoren Amasa herrian Atzegiko Tolosaldeko familikoekin bazkari ederra izan genuen. Paella, albondiga goxo goxoak eta postrerako kremazko eta txokolatezko napolitanak jan genituen, mmm zeinen goxoak zeuden! Bazkaldu eta gero musika martxarekin dantzan ibili ginen nekatu arte. Zeinen egun ederra pasatu genuen!

Igandean, lo asko egin ondoren, ajea alde batera utzi eta Hondarrabira abiatu ginen bueltatxo bat ematera. Giro aparte zegoela aprobetxatuz pote bat hartu eta eguerdian Villa Marira itzuli ginen.

Bukatzeko, maletak prestatu eta ondoko hotelera joan ginen bisitatxo bat eginez zeozer hartzera.

Asteburu bikaina pasa dugu! Aupa ekipo!!! Hurrengo arte!


















No hay comentarios: