ABENDUAK 15-17 DICIEMBRE

Este fin de semana hemos aprovechado el sol durante el día para dar buenos paseos y también la noche para disfrutar las luces y decoración navideña. Y no han faltado tampoco los cafecitos calientes y las pelis caseras. Volvemos pronto... ¡en 2024! ¡Felices fiestas!

LARUNBATA. Goizean dotore ipini eta kalera irten gara, Uliako Lore-Baratzetara joan gara paseo bat ematera. Eguzki pixkat hartu dugu, bertako baratzak,  lore eta zuhaitzak ikusi ditugu. Ondoren Maybe kafetegira hurbildu gara eta bertan hamaiketako goxo bat hartu dugu. 

Villa Marira bueltatu gara, bazkaldu eta pelikula bat ikusi dugu.

Arratsaldean Donostian zehar dauden gabonetako argiak ikustera atera gara. Santa Katalina plazatxoko merkaturaino iritsi gara, bertan dauden postutxoak ikusi ditugu eta ondoren Kursalera hurbildu gara, bertan dagoen gabonetako bola erraldoia ikustera, ze politta!!

VillaMarin goxo afaldu ondoren, "Shrek pelikula" ikusi dugu eta asko gustatu zaigu, oso dibertigarria izan da!

IGANDEA. Goizean eguraldi itzela izan dugu eta Gros aldetik buelta bat eman dugu, Saguesetik itsasoa ikusi dugu, gaur olatu asko eta surfista pila ikusi ditugu itsasoan. Eguzki pixkat hartu dugu eta ondoren bote bat hartu dugu hango taberna batean. Bueltan ogia eta postretxo bat erosi eta bazkaltzera bueltatu gara VillaMarira.

Arratsaldean, Bidaia Hotelera joan gara azkeneko pote goxoa hartzera. A ze asteburu politta izan dugun VillaMarin!

 






























No hay comentarios: