OTSAILAK 16-18 FEBRERO

Este fin de semana ha lucido el sol...El sábado por la mañana paseamos por la Zurriola, tomamos el aperitivo en la parte vieja. Por la tarde, estuvimos en el barrio de Riberas celebrando el Carnaval.

El domingo paseo tranquilo por Gros y visita por la tarde a nuestro Hotel de Ategorrieta para despedirnos. ¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Gaur eguraldia ederra atera zaigu. Esnatu, ederki gosaldu eta tipi-tapa irten gara Zurriola aldera. Alde Zaharrera joan gara eta Juantxo tabernan txipiroiak jan ditugu. Zein ederrak zeuden!!! Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean deskantsatu ondoren Riberas de Loiolara hurbildu gara bertako Inauteriak ikustera. A ze jendetza eta zein karroza politak ikusi ditugun. 20:30aldera afaldu dugu. 

Gauean "Un verano en mallorca" maitasunezko pelikula ikusi dugu ❤️ eta ohera joan gara. Gabon pasa, bihar arte.

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu garenez, paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Plazatxo batean freskagarri bat edan dugu. Ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean pixka bat deskantsatu, maletak prestatu... ondoren 17:00ak inguruan denak batera villa mari ondoko Hotelera joan gara freskagarri bat hartzera.  

Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Asteburu honetako eguraldi ona aprobetxatu dugu!! Beste bat arte! Ondo izan!


















No hay comentarios: