UZTAILAK 26-28 JULIO

Jazzaldi, Piscinas de Hernani, Playa de Getaria, Olimpiadas, heladito...y buen ambiente! Finde de verano bien aprovechado! 

OSTIRALA. Ostiralean Villa Marira iritsi, eta maletan utzi bezain pronto Jazzaldia aprobetxatuz, kalera atera gara paseo bat ematera. Kursaleraino hurbildu gara eta bertan musika pixkat entzun dugu. Gero Zurriola hondartzara jetsi gara paseotxo bat ematera. A ze giro ona!!

Villa Marira bueltatu, afari goxoa hartu eta Olinpiaden hasierako ikuskizuna ikusi dugu telebistan.

LARUNBATA. Goizean ondo gosaldu ondoren, bainujantziak ipini eta Hernaniko igerilekuetara joan gara. Bertako toboganetatik bota eta bota ibili gara gelditu gabe! Uretan ibili ondoren VillaMarin prestatutako hamaiketako goxoa hartu dugu, bokatak eta zukuak!! Palak ere eraman ditugu eta han ibili gara jolasean!

Ondoren Villa Marira bueltatu, bazkaldu eta batzuk siesta egin bitartean beste batzuk olinpiadak ikusi ditugu. Arratsaldean Jazzaldira hurbildu gara, baina oraingo honetan portura. Bertako ikuskizunaz gozatu dugu helatu bat jaten genuen bitartean. 

IGANDEA. Gaur ere uretan ibili gara baina Getariko hondartzan. Berriz ere bainujantziak ipini eta bertara joan gara. Bidean Getaria-Zarautz igeriketa lasterketa ikusi dugu. Gero hondartzara jetsi gara, uretan sartu, eta hamaiketako goxoa hartu dugu hankak uretan genituela. Ze bero baina zeinen ondo!

Bazkaltzera Villa Marira bueltatu gara, siesta pixkat egin eta ondoren asteburuari bukaera polit bat emateko Kataluina plazara hurbildu gara helatu bat jatera. Primeran ibili gara!

Hurrena arte!



































UZTAILAK 19-21 JULIO

Fiestas de Gros, concierto en el Victoria Eugenia de la orquesta joven de Euskadi, paseo por la playa, heladito, plan de comida en la sociedad Bera-Bera, ... Todo eso en un solo fin de semana,... ¿Qué os parece?

Ostirala, Groseko festak!! Kriston giroa!! Hor goaz Txofreko plazara txarangarekin gozatzera. Auzoko festak eta eguraldiak lagunduta hasi dugu asteburua. Bada gogoa festarako eta 21:30etan etorri gara afaritara. Ondoren, animatuenak berriro irten dira festara eta gau erdia pasata etxeratu dira, au da parrandera kuadrila... 

Larunbaten berriz, goiza enkargutxoak egiteko aprobetxatu dugu. Eguerdian tanborrada ikusiaz gozatu dugu. 

Arratsaldean Victoria Eugeniako gonbitea genuen, Euskal Herriko Gazte Orkestaren entsegua ikusteko. Gu bakarrik giñen Antzoki eder horretan eta musikari gazteez gozatu degu. Irteteean tronpeten kontzertutxoa ere gozatu degu,  ederra benetan! Ondoren Kataluñako plazan izozkitxo jan dugu. Ederra arratsaldea pasa deguna eta leher eginda etxeratu gara. Biharko hindarrak hartzeko garaiz oheratu garelarik.

Igandean berriz pilak kargatuta esnatu gara eta oinez joan da taldetxo bat Grosetik Amarara, Bera- Berako elkartean bazkaltzera. Bazkal ostean, karta saioa eta pilota partidak ez dira falta izan. 

Earra asteburua eta ederra lagun artea... laister arte atseden zaleok!!




















Uztaila 12-14 Julio

 LARUNBATA. Gaur eguraldi ederrarekin esnatu gara. Ederki gosaldu eta tipi-tapa irten gara Zurriola hordartzatik porturaino bueltatxoa eman dugu eta bertan, portuko jaiez disfrutatzeko aukera izan dugu. Musika, buruhandiak eta kabezudoak. Korrika aldea batera eta bestera ibili gara. A ze jendetza!!!

Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean pixkat deskantsatu eta gero, merendola ederra egin dugu eta ponpekin jolasten ibili gara. Eguraldia aprobetxatuz kalean faldu dugu. Zein gustora bukatu dugun eguna!!

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu gara. Paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Tren turistikoan ere ibili gara, donosti guztian zehar barrena. Ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. 

Arratsaldean villa marin geratu gara denak batera lasai lasai pelikula bat ikusten. 

Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Beste bat arte! Ondo izan!