UZTAILAK 19-21 JULIO

Fiestas de Gros, concierto en el Victoria Eugenia de la orquesta joven de Euskadi, paseo por la playa, heladito, plan de comida en la sociedad Bera-Bera, ... Todo eso en un solo fin de semana,... ¿Qué os parece?

Ostirala, Groseko festak!! Kriston giroa!! Hor goaz Txofreko plazara txarangarekin gozatzera. Auzoko festak eta eguraldiak lagunduta hasi dugu asteburua. Bada gogoa festarako eta 21:30etan etorri gara afaritara. Ondoren, animatuenak berriro irten dira festara eta gau erdia pasata etxeratu dira, au da parrandera kuadrila... 

Larunbaten berriz, goiza enkargutxoak egiteko aprobetxatu dugu. Eguerdian tanborrada ikusiaz gozatu dugu. 

Arratsaldean Victoria Eugeniako gonbitea genuen, Euskal Herriko Gazte Orkestaren entsegua ikusteko. Gu bakarrik giñen Antzoki eder horretan eta musikari gazteez gozatu degu. Irteteean tronpeten kontzertutxoa ere gozatu degu,  ederra benetan! Ondoren Kataluñako plazan izozkitxo jan dugu. Ederra arratsaldea pasa deguna eta leher eginda etxeratu gara. Biharko hindarrak hartzeko garaiz oheratu garelarik.

Igandean berriz pilak kargatuta esnatu gara eta oinez joan da taldetxo bat Grosetik Amarara, Bera- Berako elkartean bazkaltzera. Bazkal ostean, karta saioa eta pilota partidak ez dira falta izan. 

Earra asteburua eta ederra lagun artea... laister arte atseden zaleok!!




















No hay comentarios: