UZTAILAK 26-28 JULIO

Jazzaldi, Piscinas de Hernani, Playa de Getaria, Olimpiadas, heladito...y buen ambiente! Finde de verano bien aprovechado! 

OSTIRALA. Ostiralean Villa Marira iritsi, eta maletan utzi bezain pronto Jazzaldia aprobetxatuz, kalera atera gara paseo bat ematera. Kursaleraino hurbildu gara eta bertan musika pixkat entzun dugu. Gero Zurriola hondartzara jetsi gara paseotxo bat ematera. A ze giro ona!!

Villa Marira bueltatu, afari goxoa hartu eta Olinpiaden hasierako ikuskizuna ikusi dugu telebistan.

LARUNBATA. Goizean ondo gosaldu ondoren, bainujantziak ipini eta Hernaniko igerilekuetara joan gara. Bertako toboganetatik bota eta bota ibili gara gelditu gabe! Uretan ibili ondoren VillaMarin prestatutako hamaiketako goxoa hartu dugu, bokatak eta zukuak!! Palak ere eraman ditugu eta han ibili gara jolasean!

Ondoren Villa Marira bueltatu, bazkaldu eta batzuk siesta egin bitartean beste batzuk olinpiadak ikusi ditugu. Arratsaldean Jazzaldira hurbildu gara, baina oraingo honetan portura. Bertako ikuskizunaz gozatu dugu helatu bat jaten genuen bitartean. 

IGANDEA. Gaur ere uretan ibili gara baina Getariko hondartzan. Berriz ere bainujantziak ipini eta bertara joan gara. Bidean Getaria-Zarautz igeriketa lasterketa ikusi dugu. Gero hondartzara jetsi gara, uretan sartu, eta hamaiketako goxoa hartu dugu hankak uretan genituela. Ze bero baina zeinen ondo!

Bazkaltzera Villa Marira bueltatu gara, siesta pixkat egin eta ondoren asteburuari bukaera polit bat emateko Kataluina plazara hurbildu gara helatu bat jatera. Primeran ibili gara!

Hurrena arte!



































1 comentario:

Debora dijo...

A ze ondo pasatu zuten!!! Nora oso, oso pozik etorri zen