URRIAK 11-13 OCTUBRE (EIBAR)

Finde de otoño soleado... aprovechamos para disfrutar de la naturaleza,, monte y mar... 

Larunbatean, Eguraldi ederrarekin esnatu gara, ederki gosaldu eta furgonetan Atxuriko baserrira joan gara. Bertako txakurrak kumeak eduki ditu eta ikustera hurbildu gara. Zein txikiak eta politak!!!  Ondoren, Madariaga auzora jetsi gara bazkaltzera. Bapo bazkaldu ondoren Lasturrera joan gara zaldiak ikustera eta pala partidoa jokatzera. Edeki pasa dugu animali artean!! Eguna bukatzeko  Debara jeitsi gera hondartza ondoan pote bat hartzera.

 Amaitzeko, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu guztiok elkarrekin “Kingsman: servicio secreto”.

Igandean, giro ederra zegoenez,  Deba - Mutriku bide artean utzi furgoneta eta tipi - tapa Mutrikura joan gara. Pasiera eder bat eman eta gero potea hartzera joan gara hondartza ondora. Bazkaltzera etxera joan gara. Bazkaldu ondoren, deskantsatu eta helatua jatera joan gara. Ederki gozatu dugu asteburua. Berriro elkar ikusi arte!!!

Hurrengora arte!



















No hay comentarios: