AZAROAK 29-ABENDUAK 1 // NOVIEMBRE 30-DICIEMBRE 1

El viernes arrancamos el finde viendo en casa le peli "Ocho apellidos vasco", je, je. 

El sábado por la mañana fuimos a San Juan disfrutando del buen tiempo, buen paseo y buen almuerzo. Por la tarde, parte del grupo prefiere quedarse en casa preparando unos ricos dulces y otros se animan a acercase al centro a ver el espectáculo de luces navideñas.... ooohhh qué chulo! 

El domingo todos juntos por Donosti, disfrutando de la decoración y de los puestos de navidad y tomamos unos pintxos cerca del Victoria Eugenia. Y por la tarde, un último cafecito juntos antes de despedirnos. Hasta pronto!

Ostiralean gogotsu eta asteburu polita igarotzeko asmoz elkartu gara. Elkarrekin afaldu eta asteburuko plana erabaki dugu. Amaitzeko, taldean pelikula bat ikusten egon gara "Ocho apellidos vascos".

Larunbata. Eguraldi bikainarekin esnatu gara, beraz, prestatu, gosaldu eta furgoneta hartuta Pasaia Donibanera hurbildu gara. Bertan, paseo polita eman eta herriko plazan potea hartzeko geldialdia egin dugu. Etxetik tortila pintxoak eman ditugu, bazkaltzeko ordua luzatzeko asmoz. A zer giro polita egoten den plaza horretan. Ondoren, Villa Marira itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, goizeko nekearen eraginez, batzuk etxean geratu dira bizkotxoa eta gailetak egiten. Besteok kalera irten gara gabonetako argiak eta postuak ikustera. Dronekin egindako argien emanaldia ere ikusteko aukera izan dugu. A zer polita jartzen duten Donostia gabonetan! Eskerrik asko etxean geratu direnei, a zer bizkotxo goxoa egin duten!

Igandea. Azken eguna gozatzeko asmoz esnatu gara. Beraz, dutxatu, gosaldu eta kalera irten gara paseoa egin eta potea hartzea. Hondartzetik paseo polita eman eta Victoria Eugeniako tabernan potea eta razioak hartu ditugu. Ondoren, gabonetako postuak ikusiz etxera hurbildu gara bazkaltzera. Azken bazkaria egin, eta apur bat deskantsatzen egon gara etxean. Amaitzeko, azken potea hartzera irten gara. Erlojuari begiratu eta 19:30rak jada, a zer pena. Ohartzerako igaro zaigu asteburua... Hurrengoa ere ohartzerako etorri dadila. Zaindu elkar ikusi bitartean!











































 











No hay comentarios: