Como vais a ver, ¡este fin de semana hemos estado muy activas y activos! El sábado nos unimos a la celebración del 8 de marzo, y por la tarde carnavales de Loiola, vuelta paseando por el parque Cristina-Enea, en casa Karaoke y antes de cenar hacemos unos ejercicios de meditación y respiración.. ¡qué gozada!.
El domingo hacemos palomitas y nos vamos caminando a Tabakalera donde hemos reservado el mini-cine y vemos la película Matilde. Y para despedirnos nos vamos a tomar algo donde nuestros amigos del Hotel Bidaia....Hasta pronto!
Beste asteburu batez elkartu gara Villa Marin! Ostiralean elkartu eta aurkezpenak egin ondoren goxo goxo afaldu dugu. Zein goxoa den ostiraletako tortila! Batzuk lotara joan dira beste batzuk "El desafio! ikusten egon gara, zelako artistak.
LARUNBATA. Larunbata da gaur eta martxoak 8 gainera! Emakumeen nazioarteko eguna!! Bapo gosaldu ondoren Donostiako aldezaharrera joan gara. Bertan eguzkiak iraun duen bitartean terrazan potetxo bat hartu dugu eta eztarriak busti ondoren. Martxoak 8ko manifestaziora batu gara! Gora feminismoa!! Bertan batukadarekin dantza egin dugu. Etxera paseoan itzuli gara.
Bazkal ostean siesta egin dugu! Diegok ekarritako merienda jan ondoren indarrak hartu ditugu eta autobusean Loiolara joan gara. Bertan Inahuterietako karrozak ikusten egon gara. Zein mozorro bereziak!! Baina ikustearekin ez gara konformatu, guk ere dantza asko egin dugu. Zerua ilundu zaigu eta etxera bida hartu dugu Kristinaenea parketik, ahatei agur esan eta euriak harrapatu baino lehen etxera iritsi gara. Etxean meriendatxo axkar bat egin dugu eta Karaoke bat montatu dugu. Afaldu baino lehen meditazio eta arnasketa batzuk egin ditugu txori eta itsasoaren zaratak entzuten! A ze lasaitua hartu dugun!! Gehiagotan egin behar dugu hau!! Afaldu ondoren pelikula bat ikusten gelditu gara begiak isten zitzaizkigun bitartean. Goazen denok lotara!
IGANDEA. Gaur igandea da eta pozik esnatu gara!! Palomitak batzuk egin ditugu eta Tabakalera bidea hartu dugu! Bertan zinea erreserbatua genuen! Guretzako bakarrik! "Matilda" pelikula ikusi dugu! Palomita eta barre artean azkar igaro zaigu goiza. Gero bertako tabernan kroketa berezi batzuk hartu ditugu pote batekin lagunduta. Etxean gero makarroi platerkada handi bat jan ondoren, siestatxo bat bota dugu. Arratsaldean gure lagunengana joan gara, Hotel Bidaian pote bat hartu dugu.
Beste batean berriro ikusiko gara elkar! Zein azkar pasatzen den asteburua lagun artean gaudenean!

