MARTXOAK 21-23 MARZO

El viernes entre todo el grupo pensamos qué planes queremos hacer,, y este es el resultado: Cine, chocolatada, andar en autobus.... y muchas risas!

Ostiralean denak elkartu eta asteburuan zehar egin nahi zituzten ekintzak planifikatu genituen, ekintza gustukoenak, zinema, txokolatada eta autobusean ibiltzea izan ziren, beraz beraien nahiak egi bihurtzeko asteburua planifikatu genuen! Goiz afaldu eta ohera joan ginen larunbat goizean energia askorekin esnatzeko.

LARUNBATA. Larunbat goizean eguraldi kaxkarra egin zigun eta Grosetik geratu ginen paseotxo bat ematen eta arratsalderako merienda erosten, goizari amaiera eman genion pote bat hartzen. Arratsaldean, Antiguoko zinemara joan ginen autobusean "Los aitas" pelikula ikustera, denak oso kontentu atera ziren eta baten bat txokolatez zikinduta ere! Etxean giro ederrean afaldu eta neskek "pijama party" egin zuten, a ze barreak bota genituen ja ja ja!!

IGANDEA. Igandean euririk egiten ez zuela aprobetxatuz, Saguesera joan ginen eta bertan "taupada" batukadarekin dantzatzen ibili ginen, taldean baditutu dantzari asko!! Asteburuari amaiera gozo bat emateko, txokolatada egin genuen, hurren arte!!









No hay comentarios: