MARTXOAK 14-16 MARZO (EIBAR)

Bonito fin de semana!. Hemos ido a ver el museo de la ciencia Eureka de Donosti, hemos hecho una salida a Deba, de poteo por Eibar, y en casa merienda especial con la tarta que hemos preparado en grupo... ¡Hasta pronto!

Ostirala: Maletak etxean utzi eta kalera irten gara pasiera egin eta potea hartzera. Ondoren, giro ederrean afaldu eta asteburako planak antolatzen aritu gara. "Planning" bikaina egin dugu, orain martxan jartzea besterik ez zaigu geratzen.

Larunbata: Deskantsatuta eta eguna aprobetxatzeko asmoz esnatu gara. Beraz, dutxatu, gosaldu, hamaiketakoa prestatu eta furgonetaz Donostiara joan gara EUREKA museoa ikustera. Gauza pila ikusi eta ikasteko aukera izan dugu bertan. Ondoren, hamaiketakoa egin eta etxera itzuli gara bazkaltzera. Arratsaldean, Eibarretik pasiera egin eta herriko jubilatuetan hartu dugu potea. Bertako giroan murgiltzeko asmoz, gu ere karta jokoetan ibili gara. Ez dut gauza gehiegirik kontatu nahi, baina bada norbait emaitzarekin ez dena batere gustora geratu. Amaitzeko, elkarrekin afaldu eta partxis-ean aritu gara oheratu bitartean.

Igandea: Eguraldi bikainarekin esnatu gara. Beraz, kosta aldera joatea erabaki dugu. Azkar-azkar prestatu eta Debara joan gara goiza igarotzera. Bertan, pasiera ederra egin eta razio batzuk jateko aprobetxatu dugu. Arratsaldean, aldiz, etxean geratzea erabaki dugu. Gauzak horrela, tarta bat prestatu dugu azken merienda berezia egiteko.

A zer pena, bukatu zaigu jada asteburua. Zein azkar igarotzen den lagun artean zaudenean... Zaindu elkar ikusi bitartean!




































No hay comentarios: