MARTXOAK 13-15 MARZO

A mal tiempo... buena cara y planes caseros... Salimos en dos grupos a comprar lo que necesitamos para hacer en casa un taller de repostería y otro de pulseras. Qué ricos nos quedaron los bizcohos, uno de limón y otro de chocolate...Peli en casa, y aperitivo en el hotel de Ategorrieta.. La próxima vez, a ver si nos luce más el sol...¡hasta pronto!

Asteburu honetan Villa Marin elkartu gara, asteburu polit bat pasatzeko asmoz! Iritsi bezain laister aldiz, euria hasi zuen eta eguraldia ilun jarri zen. Baina guk, maletak desegin eta pijamak jarri genituen etxean egoteko moduko eguraldia zegoelako. "La que se avecina" ikusten egon giñen eta gero goxo goxo afaldu genuen, kalabaza purea eta tortilla. Tripa bete ondoren, hortzak garbitu eta sofan egon giñen digestioa egiten eta gero bakoitza bere erritmoan pixkanaka ohera joan zen. 

Larunbat goizak argitu zuen eta nahiz eta gogotsu esnatu, eguraldiak kontrakoa adierazten zuen, euria...

Horregatik, gosaldu eta dutxatu ondoren, eguneko plangintza egin genuen, izan ere eguraldi oso txarra zegoen kanpoan. Goizean, erosketak egitera joan ginen bi taldetan. Lehenengo taldeak, BM-n arratsaldean sukaldaritza saio polit bat egiteko osagaiak erostera joan zen! Bizkotxo goxo goxoa prestatzeko helburuarekin. Beste taldea aldiz, arratsaldean pultserak egiteko materialaren bila joan zen.  

Aterkiak hartu, txamarrak jantzi eta erosketak egitera joan ginen. Bueltan, bazkaldu eta batzuk siesta pixka bat egin ondoren sukaldaritza tailerrari ekin genien. Osagaiak prestatu eta denen artean bi bizkotxo egitea erabaki genuen. Batetik, limoizkoa eta bestetik txokolatezkoa... mmm ze gosea!

Labea piztu eta denbora bat pasa zenean a zer nolako usaina etxe osoan. Egin ondoren, hozten utzi genuen eta limoizkoa jan genuen meriendatzeko. Oso goxoa atera zitzaigun, a zer nolako sukaldariak ditugun taldean. Ondoren pultsera desberdinak egin genituen euriak ez zuelako gelditzen eta ondoren afaria prestatu eta goxo goxo afaldu genuen. Zopa beroa, eguraldi horrekin ederki sartzen zen eta ondoren arrain pastela. Gauean, telebista pixka bat ikusi eta bakoitza bere ohera joan zen deskantsatzera.

Igandean, eguraldi tristearekin esnatu ginen baina esperantza genuen euririk ez egiteko. Horregatik, esnatu, gosaldu, dutxatu eta kalera joateko prestatu ginen. Buelta bat emateko asmoz atera ginen eta atera bezain orduko euri pixka bat hasi zuen. Zerbait hartzera gelditu ginen gertu dagoen hotelean eta bertan zerbait hartu genuen eta razio batzuk jan genituen oso gustora. Kroketak eta patatak jan genituen eta oso goxoak zeuden! Tripa bete ondoren buelta bat emanez Villa Marira bueltatu ginen, bidetik ogia erosiz. Etxean, maletak prestatu eta bazkaldu egin genuen. Arratsaldean lasai egon ginen eta etxera joan ginen poz-pozik! Asteburu polita pasa genuen, nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu.





























2 comentarios:

Anónimo dijo...

Claro q pueden ¡¡¡

Anónimo dijo...

Pues se os ve muy content@s, a pesar del mal tiempo….