¡Menudo finde más divertido y lleno de planes que hemos vivido! Hemos paseado por Intxaurrondo, hemos ido a comer helados a Gros incluso hemos idos a ver a Garbera la película de los MINIONS. Fue super divertida, no sabéis las risas que nos hicimos. Nos hemos ido con las pilas cargadas a casa todos
Ostirala: Lagun artean bildu ostean, kantu giro bikaina izan genuen eta garaiz oheratu gara astebururako indarrak edukitzeko.
Larunbata: Goizen prestatu eta Intxaurrondoko parkera gerturatu gara autobusez. Bertan jolastu, paseatu eta freskagarri bat hartuaz pasa dugu goiza. Giro ederra zegoenez talde bat oinez bueltatu da etxera, ederra pasiera. Bazkaldu ostean deskantsua eta ondoren izozkia jatera joan gara Grosera. Ummm ederra postrea, bakoitzak bere gustura hartu du. Ondoren lasai lasai etxera, igandeko plana egitera. Uda honetan zinean dauden pelikulen trailerrak ikusi ditugu eta ondoren igande eguerdian zein ikusik dugun aukeratu. MINIONS izan da irabazlea,
Igandea: Atzo erabaki genuen pelikula beraz gaur, autobusa hartu eta Garberara gerturatu gara. Gustura ikusi dugu!! barre mordo bat egin ondoren bazkaltzera, maletak eta etxera. Datorren astean gehiago izango da atseden zaleok!
Aste ona izan denok!

















No hay comentarios:
Publicar un comentario