Con la llegada del fin de semana hemos vuelto a Villa Mari para pasar unos días de 10. Hemos realizado un montón de actividades, entre ellos, pasear, dar de comer a los caballos, ver películas... No ha dado mucha pena que se pasase tan rápido.
Ostirala: Villa Marin elkartu, maletak antolatu eta saloian elkartu gara asteburuko planak erabakitzeko. Ideia bikainak atera dira, eta ziur gaude asteburu bikaina igaroko dugula. Honekin batera, taldekideak ezagutzeko eta aurkezpenak egiteko tartea ere izan dugu, guztiok elkar ezagutzeko. Amaitzeko, afaldu eta telebista ikusten egon gara oheratu bitartean.
Larunbata: Ongi deskantsatuta eta egun polita igarotzeko asmoz esnatu gara. Etxeko eginkizunak egin, gosaldu eta furgonetan Oriora joatea erabaki dugu. Bertan, pasiera eder bat eman eta belardian jolasten egon gara, giro bikainean. Ondoren, zerbait hartzeko geldialdia egin dugu. A zer giroa zegoen Orion, hondartzaren alboan! Amaitzeko, pasieran furgonetara itzuli gara, Villa Marira bazkaltzera joateko.
Bazkaldu ondoren, goizeko erritmoarekin nekatuta geundenez, siesta txiki bat egin dugu. Arratsaldean, berriz, oraindik iraila denez, udako sentsazioa luzatzeko asmoz, helatu bat jatera irten gara. A zer helatu goxoak ematen dituzten Katalunia plazako helategian! Ondoren, erosketa batzuk egin eta Villa Marira itzuli gara. Egunari amaiera emateko, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu giro bikainean "Fast & Furious".
Igandea: Azkeneko eguna izanik, zerbait berezia egitea erabaki dugu. Gauzak horrela, furgoneta hartu eta Miracamposera joan gara zaldiak ikustera. Zaldiei jaten ere eman diegu, eta bertako entrenamendua ikusteko aukera izan dugu. A zer abilezia duten neska gazteek zaldian ibiltzen! Ondoren, Zabaleta auzora joan gara potea hartzera. Bertan, parke batean jarri gara berriketan eta jolasean.
Ondoren, Villa Marira itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, siesta bat egin dugu eta, berandu zenez, Villa Marin merienda batekin eman diogu amaiera asteburu bikain honi.
¡¡Estamos ya con ganas de que llegue el siguiente!!
Que tengáis una buena semana.























No hay comentarios:
Publicar un comentario