URTARRILAK 21-23 ENERO

Fin de semana frío pero soleado. El sábado estuvimos en el museo del Tren de Azpeitia, ¡qué chulo!. Y por la tarde, paseando por Donosti, desde la Zurriola hasta el puerto. El domingo visitamos el museo Eureka de la Ciencia, nos ha encantado y hemos aprendido cosas nuevas.

¡Hasta pronto! 

LARUNBATA. Larunbatean hotz handia egiten badu ere, egun eguzkitsua dugu. Beraz, esnatu, dutxa bat hartu eta elkarrekin gosaldu dugu guztiok indarrak hartzeko. Furgoneta hartu eta Azpeitiarantz egin dugu gaurkoan goiza bertako tren- geltoki zaharrean pasatuz. Oso museo polita iruditu zaigu eta primeran pasa dugu, mota guztietako trenak bisitatu ditugu, garai bateko tren geltokiko erloju zein langileen trajeak ezagutu etab. Kanpoan, eguzkitan hamaiketakoa jan, erosketa batzuk egin eta Donostiara egin dugu buelta, bazkaltzera. Siesta txiki bat egin dugu arratsaldean eta esnatzean bizkotxo bat ere egin dugu kalera irten aurretik bihar gosaltzeko, taldeko 4 pertsonen eguna pasa baita urtarrilean beraz ospatzeko asmoz. Eguzkia gorde aurretik, paseoan ibili gara Zurriolatik Porturaino eta gero zerbait hartzera eseri gara berotan sartzeko. Afaldu eta tertulian luze ibili ostean, bagoaz lotara!

IGANDEA. Eureka! Zientzien museora joan gara igande goiza pasatzera. Gauza berri asko ikasi ditugu eta oso entretenituta ibili gara. Handik gertu dagoen eta asko gustatzen zaigun taberna batera joan gara zerbait hartzera. Horren ostean, gertu dituen jardinetan paseotxo bat emateko aprobetxatu dugu, eguraldi ederra dago eta. Eguerdirako, ogia erosi eta bazkaltzera villa Marira gerturatu gara. Arratsaldean siesta txiki bat egin dugu astelehenerako indarrak hartzeko, nork bere gauzak jaso eta dena txukun jartzeari ekin diogu. 

19:30eta Villa Mari-z eta talde- kideez agurtu gara eta etxerako bidea hartu dugu. Asteburu bikaina izan da. Hurren arte!

 
































































Urtarrilak 14-16 Enero

Primer fin de semana del Año. Frío y soleado. Lo hemos aprovechado muy bien.

El sábado hemos estado paseando por Orio, hemos comido en Azkoitia y hemos merendado churros en el barrio de Amara.

El domingo, paseo y tomar algo  por Donosti.

Y en casita, ver pelis y también hemos recogido los adornos de la navidad. Hasta pronto!

LARUNBATA. 2022 urteko Atsedeni hasiera eman diogu asteburu honetan. Larunbat goizean hotza handiarekin esnatu gara, baina eguzkiak lagundu digunez, gosaldu ondoren  furgonetaz Oriora joan gara furgonetaz. Gaurkoan faro inguruko bueltatxoa egitera joan gara. Handik Azkoitiko elkartera joan gara bazkaltzera. Bueltan, Amaran geratu gara eta txurro batzuk jan ondoren Villa Marura etorri gara. Jaiotza jaso eta hurrengo egunerako arropak prestatu ondoren, afaldu egin dugu. 

Gauean, Zooloco izeneko pelikula ikusi dugu eta hau bukatu stean denok ohera joan gara. Ondo lo egin!

IGANDEA. Gaur ere oskarbi hasi du egunak, denok kalerako prestatu eta furgonetaz Donostiako zentrora joan gara bueltatxo bat ematera Kontxa inguruan. Ogia erosi dugu eta ondoren tragotxo bat hartu dugu Bera Berako Kantxa kafetegian

Eguerdian 15:00etan bazkaldu dugu eta ondoren lokuluxkatxo bar egin ondoren Villa Marin "Rescate en los Alpes" ikusi dugu, maletak egin ditugu eta konturatzerako familiakoak etorri dira gure bila. 

Hurrenarte lagunok!!