EKAINAK 29-UZTAILAK 1 // JUNIO 29- 1 JULIO

Fin de semana en Villa Mari en buena compañía. ¡Las fotos hablan por sí solas!

LARUNBATA. Gaur larunbata da eta aste bete eta gero lan egiten, gure atsedena hartu dugu. Pixkanaka pixkanaka jeiki gara nekatuta geunden eta.
Eguraldi ona egin dugunez Tolosara azoka ikustera jotea erabaki dugu. Ze giro zoragarria!! Gaztak, eztiak, barazki asko, arropa, bainujantziak eta gauza asko ikusi ditugu. Buelta handi bat egin dugu Tolosatik. Gero terraza batean edariak eta patatak hartu ditugu. Bukatu ondoren Villa Marira itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu eta gero  siesta hartu dugu eta besteok Mundialaren partidua ikusi dugun bitartean. Frantziak eta Argentinak jokatu dute eta azkenean Frantziak izabazi du partidua. Porra egin dugu baina ez dugu inork asmatu. Partidua ikusi dugun bitartean petanka jolastu gara. Gero furgonetara igo gara buelta bat ematera eta Urbilera hurbildu gara, euria egin duelako. Dendek beherapenak dauzkaten arren ez dugu ezer erosi. Zerbait hartu dugu taberna batean. Etxera joan baino lehen Haizearen orrazia joan gara eta buelta txiki bat eman dugu. Afaldu baino lehen beste partidua ikusi dugu, Uruguayek irabazi du. Afaldu eta gero pelikula ikusi dugu. Ondo lo egin denoi!

IGANDEA. Egun on gaur igandea da eta gosaldu dugu eta Grosetik paseatzera joan gara. Azoka, MercaDABAdillo, ikusi dugu, zenbat jende eta zenbat gauza!! Ez dugu ezer erosi baina paseo bikana egin dugu. Gero Villa Marira itzuli gara bazkaltzera. Bazkaldu ondoren siesta txiki bat hartu dugu eta partidua ikusi dugu. Xabi eta Susana hondartzara joan gara eta itsasoan bainatu gara, Ze ona !! Etxera itzuli garen bitartean patatak hartu ditugu, partiduentzat. Beno asteburua bukatu da, ze ondo pasa dugu, hurrengo arte.










No hay comentarios: