UZTAILAK 13-15 JULIO

¡Este fin de semana lo hemos pasado genial! 
El sábado fuimos a pasar el día a la sociedad de Iraeta y dimos un buen paseo desde Zestoa.
El domingo estuvimos en la playa y en las fiestas del Carmen del Puerto.
Y además...: ¡Hemos celebrado que el programa de Respiro Atseden cumple 10 años en Villa Mari!. 
¡Lo mejor será que veáis las fotos tan chulas!

LARUNBATA. Larunbat goizen garaiz esnatu eta autobusa hartu degu Zestora. Herrian kafetxo bat hartu ta 4,5km egiteko indarrak hartuaz abiatu gara Iraetara. 1985en itxi zen Urolako Trenaren ibilbidearen zati bat egin degu. Zestoako gestoki zaharretik Iraetako auzoraino. Bertan bazkaltzeko asmotan. Gure sukaldari den Evak, ensaladilla eta albondigak prestatu dizkigu eta Gure Ordekako elkartean jan ditugu. Oraingoan elkartea betea zegoen baian ederki moldatu gara. Kanpoan hartu dugu kafetxoa eguraldi ederrarekin eta tertulia egin ostean frontoira gerturatu gara. Pala saioa egin eta autubusa hartzeko ordua iritsi zaigularik. Donostiara iristean Groseko tanbor joleekin kartu batera bat gozatu eta ler eginda etxeratu gara. Dutxa eder bat, afaria eta bereala ohera... ederki aprobetxatu degu larunbata... eta igandea ere halaxe nahi degunez gairaiz ohera.

IGANDEA. Gaurkoan lasaigo esnatu gara... deskantsatuta. Gosari bikaina hartu , galtza motxak jantzi eta Antiguora gerturatu gara autobusez. Bertan hondartzara bajatu eta marea baxua aprobetxatuz kontxa guztia ur ertzetik paseatuz iritsi gara Portuko Carmen jaietara. Ura bikaina zegoen eta Xabi eta Lucia ere animatu dira bainua hartzera. Ederra ura benetan. Urak gosea eta egarria eman dizkigu eta Portuko txosnan freskagarri eta aperitiboa hartu digu indarrak hartuz. Alde zaharretik bueltaxka bat eginez  etxera oinez bueltatu gara!! Aze buelta gaurkoa... bazkaria ederki irabazi degu!!
Arratsaldean, TV Munduko kopa ikusiaz arratsaldean lasai lasai egon gara etxe aldetik. Iñakiri trenera gerturatzeara lagundu arte...
Asteburu bikaina, lagun arte oso ona eta eguraldia ere bikaina!! Asteburua pasata... datorren asterarte atseden zaleok!!
AAAaaa!! ahaztu zaigula!! Datorrean astean ATSEDEN PROGRAMAK 10 URTE EGITEN DITUELA eta ARGAZKI BEREZI bat atera degu!!
Ondo izan!!


























No hay comentarios: