ABUZTUAK 14-16 AGOSTO

Otro fin de semana en Villa Mari!

Ostiral goizean iritsi gara villa marira, dagoeneko gure sukaldaria Sandra bertan zegoen guretzat janari goxoa prestatzen, ñaam! Maletak ustu eta buelta bat ematera atera gara Gros aldera. 

Bueltan, giroa aprobetxatuz, terrazan bazkaldu dugu eta siesta goxo bat gozatu dugu, beste batzuk pelikula bat ikusten genuen bitartean. 

Giro ederra zegoenez, Ametzagaiñeko parkean buelta bat eman dugu eta Aste nagusi arraro honi amaiera emateko, Kursalean "Matilda" taldearen kontzertu bat ikusi dugu (gure laguna Maria Amolategiren taldea). 

Gabean, terrazan afaldu eta pelikula bat ikusi ditu "Padre no hay mas que 1" eta lotara goxo-goxo. 







Larunbatean, giro exkaxarekin jaiki gara, hortaz, plan b-ak jarri ditugu martxan, goizean, Gipuzkoa plazara hurbildu gara marmitako lehiaketa ikustera, gertu, azako batekin topatu eta salseatzen ibili gara. 

Euri hasi digunez, arratsaldean zinera joatea pentsatu dugu eta Errenterira joan gara "Que suene la musica" pelikula ikustera, ze polita, negar eta guzti egin dugu. 

Villa marira bueltatu eta gaurkoan, frexkatu egin duenez, barruan afaldu dugu. Gabeko plana, karaokea egitea zen, baino nekatuta zeudenez, plana aldatu eta bingoan jolastu eta Matilda pelikula ikusi dugu. Gaboon. 







Igandea eta bagoaz etxera! Giro onarekin esnatu gera. Gosari on bat hartu, maletak prestatu bueltarako eta furgoneta hartu dugu, Zumaiara joateko. Hondartza bisitatu, paseo bat eman eta Juliri, okindegian, bisita txiki bat egin diogu. Mila esker Juli, pasta zoragarriak oparitzeagatik! Oso gustora jan ditugu kafeakin! 

Arratsaldean paseo txiki bat, helatu goxo bat hartu eta Villa Marira joan gea familiak itxoitea. 








Asteburua azkar pasa zaigu...hurrengora arte guztioi!



No hay comentarios: