ABUZTUAK 7-9 AGOSTO

Kaixo! Segundo fin de semana del verano... ¡Venimos con muchas ganas de pasarlo bien en Villa Mari entre amigas y amigos!

Ostiralean elkartu, furgoneta prestatu eta Endaneara gerturatu gara usaidun landareak erostera. Bueltan Hondarrabiko hipikara gerturatu garelarik. Zaldian bisitatzeko plazerra izan degu, aspaldian ez genituen bisitatu, gustora hartu gaituzetela uste degu. Ondoren bertako hitzalpean eseri eta etxetik emandako freskagarri eta aperibiboa janaz ederto egon gara. Eguerdian Villa Mariko terraza ederrean bazkaldu eta tertulia giroan egon gara arratsalde partean, afalda ordua iritsi zaigun arte. 

Larunbatean berriz ere furgoneta prestatu eta Chilidalekura gerturatu gara. Ederra lekua benetan, pasaia ederrean daude eskulturak, paseo bikaina eta arbola azpian hamaiketakoa egiteko leku ezinobea. Asko disfrutatu dugu pasaia, eskultura eta eguraldiaz. Gaur ere gure etxeko terrazan bazkaldu eta terrazeoan ederto egon gara. Arratsaldean paseotxo bat eginez biharko postrea erostera irten gara.

Igandean berriz, bazkaria hartu eta hor goaz Bidegurutzeta baserrira.... Martin eta bere gurasoen gonbidatu gaituzte arbolazpi ederrean bazkaltzera. Betetan egun bikaina pasa dugu aire libreaz eta konpania hobeaz gozatuz. 

Asteburu ederra pasa dugu Atseden zaleok... laister gera berriro zuekin.

























No hay comentarios: