ABUZTUAK 28-30 AGOSTO

Último fin de semana de agosto pasado por agua... pero no hemos perdido nuestros ánimos y ganas de pasarlo bien... ¡A ver si la siguiente vemos el un poco más el sol!

OSTIRALA. Denok elkartu ginen eta astebururako burutuko genituen planei buruz hitz egin genuen. Hamaiketako txiki bat egin genuen eta ondoren maletak desegitera joan ginen. Bazkaldu ondoren, Urbilera joan ginen erosketa txiki bat egitera. Tarta bat egiteko osagaiak erosi genituen. Etxera iristerakoan, eguraldi txarra izaten jarraitzen zuenez, pelikula bat ikusi genuen, goxo-goxo!

LARUNBATA. Berriz ere, eguraldi kaxkarrarekin esnatu ginen. Goizean etxerako erosketa batzuk egin eta arratsaldean Irungo Mendibil zinemara joatea erabaki genuen. Furgoneta hartu eta Irunera hurbildu ginen. Afal ondoren, batzuk lotara joan ziren eta beste batzuk salan gelditu ginen, Paquita Salas ikusten, ze parrak!! Jajaja

IGANDEA. Ikusi dugu asteburu honetan eguraldia ez dela gure alde egon, baina horrek ez gintuen geldituko!! Xirak jantzi, furgoneta hartu eta Aquariumera joan gara. Bazkaldu ondoren, batzuk siesta bota eta beste batzuk telebista ikusten geratu gara. Asteburua ondo bukatzeko, ostiralean erositako osagaiekin tarta goxo bat egin dugu, ondoren meriendatzeko.

Hurrengora arte!!












No hay comentarios: