IRAILAK 25-27 SEPTIEMBRE

Fin de semana de otoño en Villa Mari. 
El sábado hizo lluvia y viento... pero a pesar del mal tiempo, no nos quedamos en casa.
El domingo el tiempo mejoró y aprovechamos para pasear más. 
Mirar en las fotos todo lo que hemos hecho. ¡Hasta la próxima!

OSTIRALA. Villa Marira iritsi, tenperatura hartu eta eskuak garbitu ondoren jangelan elkartu gara danak.  Maletak desegin ondoren, pijamak jantzi eta afaltzera jetsi gara. Zopa eta tortila!! zein goxoa zegoen!!

LARUNBATA. A zein eguraldi petralarekin esnatu garen... baina guk ez dugu beldurrik! Aterkiak eta euritakoak gainean jantzirik Kursalera gerturtu gara ea artista famosoren bat ikusten genuen, baina denak berain etxeetan gelditu direla konturatu gara. Hala ere, "fotokolean" argazki eder batzuk atera ditugu. Eroskeketak egin ondoren etxera itzuli gara. 

Bazkaldu eta gero siesta eta deskantsatzen egon gara. Arratsaldean furgonetarekin olatuak ikustera joan gara. Zarautzetik Zumairako bidean gelditu gara olatuak ikusten eta gero San Migel de Artadiko ermitara igo gara bertako parajeak ezagutzera. Bueltan Zarautzen izozkia erosi dugu igandeko postrerako.

IGANDEA. Nahiko deskantsatu ondoren Bidegurutzeta baserrira joan gara gure hamaiketakoa egitera. Santa Barbara aldera joan gera paseoan gosea egiteko asmotan, bueltarako gindila goxo batzuk eman dizkigute hamaiketarako!! zein goxoooak!

Arratsaldean etxean gelditu gara baina atzo erositako izozki goxoa jan dugu!!






















No hay comentarios: