Fin de semana de bienvenida de la primavera... El buen tiempo nos animan a todos.
El sábado: Paseo por Miramón y por el barrio de Gros.
El domingo: A Zumaia... y después comida en la sociedad de Iraeta: ¡Qué mejor manera de despedir a Iñaki y a nuestra monitora Izar ! Aunque los dos empiezan un nuevo camino, seguro que nos seguimos encontrando...¡Hasta pronto!
LARUNBATA. Atzo Villa Marira iritsi eta lagun arte ederrean afaldu ostean, telebista apur bat ikusi eta gaurko indarrak hartzeko ohera joan ginen. Gaur goizean pozik eta gauzak egiteko gogotsu esnatu gara!! Fruta, kafea, gailetak... gosaldu, Villa Mari apur bat txukundu gure loreak ureztatu eta Miramon aldera abiatu gara batzuk furgonetan eta beste batzuk autobusez.
Miramon inguruetan paseo eder bat eman dugu eguzki goxotan, udaberri usaina somatzen hasi gara gaur!!! Ondoren, Arima izeneko hotelera joan gara eta terrazan zerbait hartu dugu.
Gosetuta, bazkaltzera itzuli gara Villa Marira.
Siestatxo goxo eta beharrezko baten ostean, Gros aldera abiatu gara.
Lehendabiziko geldialdia Katalunia enparantzako izozkitegian izan da, bagenuen premia eta gogoa horrelako planak berriz egiten hasteko ere!!! Eguzkitan eserita izozkia jan ostean, Zurriolan paseo eder bat eman dugu. Hori nahikoa ez eta gaurko eguna borobiltzeko, zerbait hartzen ari ginen bitartean, eguzkia sartzen ikusi dugu, hau da zortea gurea!!!!
Afari goxo-goxo baten ostean, bagoaz ohera, biharko eguna indartsu hartzeko!!!
IGANDEA. Igandean, esnatu, dutxatu, gosaldu eta maletak prest utzi ditugu. Gaur ez dugu denborarik galtzeko ze... Urola Kostara goaz!!!!!!!
Lehendabizi Aritzetan egin dugu geldialdia, furgoneta garbitzeko... nola nabaritzen den Kalimak ekarri duen hautsa!!! Behin hori eginda, Zumaian paseotxo bat eman dugu atzo bezala eguzki izpiak aprobetxatzeko, gure azalak eta osasunak eskertuko dute eta! Horren ostean, ogia eta azeitunak erosita Iraetarantz abiatu gara. Han, soziedadean afalduko dugu!
Gaur asko dugu ospatzeko, Iñaki eta Izarri, gure bi kideri agur esan behar diegulako! Bietako bakoitzak bere aldetik ibilbide berri bat hasiko dute, baina, eurekin bizi izandakoa pozez agurtzeko, zer bazkari eder bat baino hoberik???
Hala ere, dena ez denez jana eta edana... bazkal ostean frontoira joan gara eta bertan pilotan aritu gara! A ze izerdiak bota ditugun!! 18.00ak aldera, Villa Marirantz abiatzeko ordua iritsi da eta bideari ekin diogu.
Astelehena beti astelehen bada ere, horrelako asteburu eder baten ostean, bihotza beteta ekingo diogu asteari!
Eskerrik asko guztioi eta laster arte!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario