MARTXOAK 11-13 MARZO

El sábado fuimos a pasar la soleada mañana a Zumaia. Y por la tarde a Tabakalera a ver una película, con una salita para nosotros solos. 

El domingo, paseo y exposición por el Kursaal y pote en la plaza del Txofre. Por la tarde, después de descansar un poco, otra vuelta por Ategorrieta, y rica merienda en casa.

Hasta la próxima!

LARUNBATA. Gaurkoan ondo-ondo gosalduta eta dutxatuta gure furgonetan Zumaiara joan gara paseotxo bat ematera. Portu inguruan eman dugu buelta eta gero freskagarri bat aperitibo txiki batekin hartu dugu. 

Eguerdian Villa Marin bazkaldu dugu eta arratsaldean Tabakalerara joan gara. Bertan "Estudioa" izeneko espazioa alokatu dugu eta "Fuera de carta" izeneko pelikula ikusi dugu. Ederki egon gara geu bakarrik zineman.

Gero batzuk furgonetaz bueltatu dira eta beste batzuk berriz tipi tapa Villa Marira. 

21:00ak inguruan afaldu dugu eta gero bakoitza bere erritmora oheratzen joan gara. 

Gabon pasa! Bihar arte!!

IGANDEA. Bart gauean a ze zaparrada bota duen Donostialdean. Hala ere gu prestatu eta kalera irtetzerako eguzkia atera du eta Kursaleraino oinez joan gara. Kursaleko kubo aretora hurbildu gara Jose Antonio Sistiagaren erakusketa  bisitatzera. Bueltan Txofreko plaza inguruan tragotxo bat hartu dugu eta ondoren Villa Marira etorri gara. 

Gaur makarroiak bazkaldu ditugu eta ondoren marrubiak yogurtarekin. 

Arratsaldeoan lokuluxka txikitxo bat eginda gero, Ategorrieta aldetik bueltatxo bat eman dugu eta Villa Marin merienda goxo-goxoa janda familiak etortzeko ordua iritsi zaigu. 

Hurrengorarte lagunok!























No hay comentarios: