MAIATZAK 6-8 MAYO

 Fin de semana soleado! Cómo nos gustan los planes por la costa: Getaria, Zumaia, Sagues, Zarautz,...

No ha faltado el heladito y aperitivo... Y en casa, peli, música y baile😊. Lo hemos pasado genial.

LARUNBATA. Maiatzako lehen larunbat honetan ikaragarrizko eguraldiairten zaigu. Paseatzera joateko gogoz irten gara furgonetan Gipuzkoako kosta ingururura. Getarian egin dugu lehen parada. Bertako hondartzan paseotxo bat eman eta hankak busti ondoren Askizu auzora joan gara freskagarri bat eta aperitibotxo bat jatera. Bueltan, Zumaian ogia erosi dugu eta bazkaltzera Villa Marira etorri gara.

Arratsaldean pixka bat deskantsatu eta gero Sagues aldera joan gara tipi-tapa .A ze jende pila zegoena. Bueltan, batzuk izozkia jan dugu eta beste batzuk bizkotxito bat. 

20;00ak aldera etorri gara Villa Marira musika pixkat entzuten eta dantzaten iblili ostean, afaldu egin dugu. Gauean "Mama Mia II" izeneko pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora oheratu gara. 


IGANDEA. Gaurkoan ere eguzki izpi epel-epelekin esnatu gara. Ondo-ondo gosaldu eta apain-apain prestatuta Zarautzera joan gara goiz pasa. 

Iñurritzako paseotxoa eman dugu eta bueltan tragotxo bat patata batzuekin hartzeko parada egin dugu. 

14:30 inguruan bazkaldu dugu, batzuk lokuluxka egin dute eta beste batzuk salan deskantsatu dute. 

Arratsaldean Grosen buetaxo bat eman dugu eta berehala familia etortzeko ordua iritsi da, 












2 comentarios:

Anónimo dijo...

Qué contentos están. Es genial que puedan disfrutar

Anónimo dijo...

mas foto antseden