Lo hemos pasado genial este finde en Villa Mari. Paseos, cine, heladito, tarracita... ¡Hasta la próxima!
LARUNBATA. Sagües aldera joan ginen paseotxo bat ematera. Eguzki pixkat hartu eta gero egarritu ginenez terraza batean eseri eta freskagarri bat edan genuen. Zeinen ongi egon ginen!
Arratsaldean, zinemara joan ginen "Marvelen" akziozko pelikula bat ikustera, uau ze beldurra pasa genuen!
IGANDEA. Hurrengo goizean deskantsatu ondoren, eguraldi ona aprobetxatuz bueltatxo bat ematera joan ginen. Eta Gros inguruko terraza batean pote bat hartu genuen. Gero, bero honekin, ideia zoragarri bat okurritu zitzaigun "Paperino helatu dendan" izozki goxoak erosi genituen bazkaldu eta gero postre moduan jateko. Mmmm ze goxoak zeuden! :)
Igande arratsaldean, maletak egin telebista pixkat bat ikusi eta "Bidaia" hotelera joan ginen. Zeinen asteburu ederra pasatu dugun! Hurrengo artee familiia!!!=)
No hay comentarios:
Publicar un comentario