Este fin de semana el respiro ha sido en Eibar. Como veis, hemos aprovechado muy bien el tiempo veraniego y lo hemos pasado genial. Hasta la próxima!
Asteburu hau Eibarreko pisuan egin dugu. Kostaldetik pixka bat hurrundu eta barrualdeak ezagutzeko aprobetxatu ditugu egunak, primeran ibili gara.
Larunbatean, eguzkiarekin batera esnatu gara, dutxatu, elkarrekin gosaldu eta indarrak hartuta Oñatirantz abiatu gara furgonetan. Usakon izan gara, presa eta inguruak ezagutu eta ur hotzetan hankak bustiz, paseotxo eder bat eman dugu inguruan. Eguerdia iritsita, Oñatiko Araotz auzora egin dugu, bertako eliza, frontoi eta baserriak ikustera. Bertako elkartean, mahaian eseri eta hamarretakoa egin dugu eta gerora, sozidade barruan bazkaldu dugu sukaldariak prestatu digun janari goxoa jatera.
Bapo jan eta lasai lasai egon gara, bazkal ostean berriz furgonetan sartu eta Arrasaterantz jo dugun arte. Udala auzora igo gara, bertan dagoen tabernako terrazan zerbait hartu dugu bista ikusgarriekin eta Eibarrera bueltatu gara iluntzerako. Afaldu eta telebista pixka bat ikusi ostean, guztiok deskantsatzera sartu gara ohera, egun mugitua izan dugu eta gaur.
Igandea ere iritsi da, Mutrikura goaz!! Bertan pasiatu, picnicka inguru ederretan jan eta zerbait hartzera!! Zein ongi pasa dugun asteburuan, leku berriak ezagutu eta barre pila bat egin dugu!!
Hurren arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario